Sevilla

Sevilla —edo, izen historiko gisa, Sibilia— Espainiako hegoaldeko hiri bat da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsas mailatik 20 metro gorago kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.

707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.

Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión ...Irakurri gehiago

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).

Historia

Julio Zesar enperadoreak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordobak eta Cádizek baino ez gainditua. Denbora gutxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalisek. Ptolomeoren garaietan metropoli titulua jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.

711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirerri behin erorita 1023an, independente bihurtu zen, abbadtarren dinastiaren garaian eta 1091n almorabideek kontrola eskuratu arte. Almorabideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, hil batzuetan setiatuta egon ondoren, gaztelarrek okupatu zuten.[1]

O'Callaghan, Joseph F.. (2004). Reconquest and crusade in medieval Spain. University of Pennsylvania Press, 113–116 or. ISBN 978-0-8122-1889-3..
Photographies by:
Statistics: Position
2376
Statistics: Rank
52071

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
819372645Click/tap this sequence: 2152

Google street view

Where can you sleep near Sevilla ?

Booking.com
489.445 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 83 visits today.