Schloss Schönbrunn
( Schönbrunn jauregia )Schönbrunn jauregia (alemanez: Schloss Schönbrunn) Vienako (Austria) rokoko estiloko jauregi bat da, udako enperadore egoitza izana, hainbat lorategi zabalez hornitua. Jauregiak 1.441 gela ditu, eta Austriako kultura monumentu garrantzitsuenetako bat da. 1960ko hamarkadaz geroztik, Vienako turismo erakargarri nagusietako bat da. Jauregi hartan eta lorategi haietan islatuta daude Habsburgo etxeko errege-erreginen gustuak, interesak eta nahiak.
Gehitu iruzkin berria