Wien

( Viena )

Viena (alemanez: Wien, /viːn/ ahoskatua) Europa Erdialdeko hiria da, Danubio ibaiaren ertzean dagoena, Alpeetako lehen haranetan. Austriako hiriburua da eta herrialdea osatzen duten estatu batekoa ere bai (Bundesland Wien); halaber, Austriako gune kultural eta politikorik handiena da.

Egun, 1.670.347 biztanle ditu (ikus 2007ko datuak). Gune metropolitarrak 2,3 miloi pertsonetako biztanleria du, eta hizkuntza ofiziala alemaniera da.

Hiriak historia luzea du, Europa osoko hiribururik zaharrenetakoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria da. XIX. mendean zehar, munduko musika-hiribururik nagusietakoa izan zen, baita XX. mendean, filosofia, pentsaera eta eztabaida politikoaren gune nabarmena ere.

Historia

K.a. 500 inguruan erasita, jatorri zeltiarra zuen. K.a. 15ean, erromatarrek muga-hiri (Vindobona) bihurtu zuten, Erromatar Inperioa iparraldeko germaniar tribuen aurka gorde zezan.

Erdi Aroan, Babenberg leinuaren hiria izan zen, eta, 1440an, Habsburg dinastiaren egoitza. Hortik aurrera, Viena handitzen joan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiriburua bilakatu arte. XVI. eta XVII. mendeetako otomandarren inbasioak Vienan bertan geldiarazi zituzten, Vienako setioa 1529koa eta Vienako gudua 1683koa baitira.

Austriako Inperioko hiriburu 1804an bihurtu zen Viena. Hortaz, paper garrantzitsua jokatzen jarraitu zuen Europako zein munduko politikan. Horrela, 1815ean, Vienako Kongresua burutu zen bertan, Napoleondar gerren osteko mundua antolatzeko. Austro-Hugariar Akordioaren ondoren (1867), Vienak Austro-Hungariar Inperioko hiriburua izaten segitu zuen. XIX. mendearen bigarren erdi horretan, hiria garatu eta hedatu zen aurreko ingurumarien gainean, Ringstraße izeneko proiektu handia eta ospetsua burutuz.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, 1918an, Viena Austriako Lehenengo Errepublikako hiriburua bihurtu zen. Hurrengo urteetan, sozialismoaren gotorlekua izateko ospea hartu zuen Vienak, Viena Gorria goitizenaren azpian. 1934an, Engelbert Dollfuss kantzilerrak armada Vienara eraman zuen milizia sozialistak sortutako matxinada bertan behera utz zezan. 1938an, Austrian heroi moduko sarreraren ondoren, Adolf Hitlerrek hitzaldi entzutetsua eman zuen bertan, Austriarekiko bat-egitea (Anschluß) defendatzeko. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, hiriburu estatusa galdu zuen Vienak Berlinen mesederako.

Gerra horretan, sobietarrek okupatu zuten Viena 1945ean, bi asteko setio baten ostean. Hasiera batean lau eremutan banandu zuten Aliatuek. Atzerritarren okupazioak iraun zuen hurrengo 10 urtetan, Gerra Hotzaren bi blokeren artean nazioarteko espioitzaren gune estrategikoa bilakatu zen Viena.

1970eko hamarkadan, Bruno Kreisky kantzilerrak Vienako Nazioarteko Zentroa inauguratu zuen. Hor, nazioarteko elkarteen egoitzak eraikitzekoak ziren. Horrela, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Petrolioa Esportatzen duten Herrialdeen Elkartea edo Europako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundea bertan finkatu eta Vienari lehengo nazioarteko ospea itzuli zioten.

Photographies by:
Statistics: Position
1865
Statistics: Rank
66365

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
516749823Click/tap this sequence: 1867
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Viena ?

Booking.com
491.381 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 6 visits today.