Santa Sofia edo Jainkotiar Jakinduriaren eliza, batzuetan Hagia Sofia, (grezieraz: Άγια Σοφία; turkieraz: Ayasofya) antzinako basilika kristaua da, gero meskita eta tarte luze batez museoa izan da (Ayasofya Müzesi), Istanbulen kokatua. 2020ko uztailaren 27tik aurrera, berriro ere meskita bat da.

537an eraikia Erdi Aroaren hasieran, oso ezaguna egin zen batez ere bere kupula erraldoiagatik. Garai hartako munduko eraikin handiena izan zen eta eraikuntza lan paregabea. Bizantziar arkitekturako lan gailena da eta esaten denez "arkitekturaren historia aldatu zuen".

Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa arkitektoek ia oinplano karratuko gisan eraiki eta petxinen gainean jarritako erdiko kupula batekin estali zuten. Kupula lau arkuren gainean dago eta arku horieei beste hainbeste zutabek eusten diete. Bi kupulaerdik egiten dute erdiko kupularen kontrahorma lana e...Irakurri gehiago

Santa Sofia edo Jainkotiar Jakinduriaren eliza, batzuetan Hagia Sofia, (grezieraz: Άγια Σοφία; turkieraz: Ayasofya) antzinako basilika kristaua da, gero meskita eta tarte luze batez museoa izan da (Ayasofya Müzesi), Istanbulen kokatua. 2020ko uztailaren 27tik aurrera, berriro ere meskita bat da.

537an eraikia Erdi Aroaren hasieran, oso ezaguna egin zen batez ere bere kupula erraldoiagatik. Garai hartako munduko eraikin handiena izan zen eta eraikuntza lan paregabea. Bizantziar arkitekturako lan gailena da eta esaten denez "arkitekturaren historia aldatu zuen".

Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa arkitektoek ia oinplano karratuko gisan eraiki eta petxinen gainean jarritako erdiko kupula batekin estali zuten. Kupula lau arkuren gainean dago eta arku horieei beste hainbeste zutabek eusten diete. Bi kupulaerdik egiten dute erdiko kupularen kontrahorma lana eta harresi irekiak kontrahormek ziurtatzen dituzte. Gainera, bizantziar mosaiko ederrak ditu.

2007an, Munduko 7 mirari berriak aukeratzeko zerrendako eraikinetako bat izan zen.

Historia

Eraiki zenean, Hirutasun Santuaren bigarren pertsonari eskaini zitzaion, Jesusi, alegia. 532 eta 537 urteen artean eraikia zen, Bizantziar Inperioko hiriburu Konstantinoplan (gaur egun, Istanbul) enperadorea Justiniano I.a zela.

Konstantinoren basilika primitiboaren gainean eraiki zuten, bost urtean, Justiniano I.aren erregealdian. Antemio Tralleskoa matematikaria eta Isidoro Miletokoa fisikaria lanen arduradunak izan ziren. Agatiasen hitzetan, «materia solidoari geometria aplikatzen» saiatu ziren. Justinianok —enperadore horren kronista ofizial Prokopio Zesareakoak dioenez»—, Santa Sofia amaitua ikusi zuenean, honako hau oihukatu zuen: «Salomon, gainditu zaitut!» (Νενίκηκά σε Σολομών).

Bizantzioko eraikuntzetan ez dago Santa Sofia bezalakorik. Hura izan zen sortaldeko arkitektura kristauaren abiagunea. Sartaldekoak beste bide bat hartu baitzuen, garrantzi handiagoa emanez eraikuntzaren kanpoaldeari ; haietan barnealdeak ez ziren hain zabalak ez hain bikain apainduak.

Kristau elizatzat erabili zuten mila urtez baino gehiagoz, 360an sagaratu zutenetik 1453ko Konstantinopolisko erorialdia arte. XV. mendeko urte hartan, meskita bihurtu zuten otomandarrek. Sofia tenpluan babes hartu zuten beldurturiko biztanleek, otomandarrek hiria erasotzean. Santa Sofia meskita bihurtzean gehitu zitzaizkion lau minareteak, baita barneko medailoi apaingarriak ere.

1935ean, museo bihurrarazi zuen Turkiar Errepublikaren fundatzaile eta lehendabiziko presidente Mustafa Kemal Atatürkek.

2020ko uztailaren 24ak berriro ere meskita izendatu zuen Recep Tayyip Erdoğanek.

Kronologia 360 – Santa Sofia inauguratu zen, Konstantinoren agintean. 404 – Jatorrizko teilatua deuseztu zen sute batean. 415 – Santa Sofia zaharberritu zen eta Teodosio II.ari eskaini. 532 – Santa Sofia berriz erre zen eta egitura guztiz suntsitu, inguruko beste elizekin batera. 93 egun ondoren berreraikuntza hasi zen. 537 – Berreraikuntza amaitu zen dekorazio eta apaingarri ugarirekin. 553 – Lurrikarak Santa Sofia kolpatu zuen, ekialdeko arkua ahulduz. 558 – Beste lurrikara batek zartadura eragin zuen bi erdien artean. Hilabete gutxi batzuen ondoren, kupula nagusia erori zen ekialdeko kupulardiarekin batera. Aldarea, ziborioa eta anboia suntsitu ziren. 562 – Berrereikuntza burutu zen. 726 – Erlijiozko ilustrazio eta eskultura-lanak kendu zituzten. 842 – Berriz dekoratu zen. 859 – Sute handi batek eliza kaltetu zuen. 869 – Lurrikarak kupulardi baten erortzea eragin zuen. 989 – Beste lurrikara handi batek mendebaldeko kupula bota zuen. 994 – Eliza berriz ireki zen berreraikuntza lanen ondoren. 1204 – Santa Sofia katedral katoliko bihurtu zen. 1261 – Santa Sofia eliza ortodoxo izatera itzuli zen. 1344 – Lurrikarak kalteak eragin zituen. 1346 – Zati batzuk erori ziren eta eliza itxi zuten. 1354 – Berriz ireki zen berreraikuntza lanen ondoren. 1453 – Konstantinoplaren erorialdiaren ondoren, meskita bihurtzeko agindu zuen Mehmed II.ak. Jainkozko liturgia (meza ortodoxoa) eten zen. 1573 – Kanpoaldea aldatu zen meskiten ohiko itxura izateko. 1717 – Barneko zaharberritzea hasi zen. 1734 – Hainbat eraikuntza gehitu zizkioten, hala nola liburutegia eta madrasa (eskola koranikoa). 1847 – Meskita itxi zen zaharberritze lanak egiteko. 1849 – Meskita berriz ireki zen. 1919 – Jainkozko liturgia (meza ortodoxoa), 1453an eten zena, jarraitu eta osatu zen, greziar apaiz militar batek ospatua[1] 1935 – Eraikina museo bihurtu zen[2], meskita izateari utziz. 2019 – Erdogan presidenteak berriz meskita izatea iradoki zuen[3]. 2020 - Berriro meskita izendatu zuten.↑ (Grezieraz) Ο κρητικός παπα-Λευτέρης Νουφράκης και η ξεχασμένη Λειτουργία στην Αγιά Σοφιά (Ingelesez) Kinross, Lord. (1972). Hagia Sophia. S. Arthur Dembner, 30, 35, 45, 80 or. ISBN 978-0882250144.. (Ingelesez) Erdogan again suggests converting Hagia Sophia into mosque. .
Photographies by:
Benh LIEU SONG from Torcy, France - CC BY-SA 2.0
-
Photographer: Myrabella - Public domain
Akurilo - CC BY-SA 4.0
Orjen - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
127
Statistics: Rank
383708

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
593417826Click/tap this sequence: 5296

Google street view

Where can you sleep near Santa Sofia ?

Booking.com
489.962 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 11 visits today.