دير سانت كاترين

( Santa Katalina monasterioa (Sinai) )

Santa Katalina monasterioa (antzinako grezieraz: Μονὴ τῆς Ἁγίας ΑἰκατερίνηςMonì tìs Agìas Ekaterìnis; arabieraz: دير القدّيسة كاترينا‎), Antzaldatzearen Monasterioa ere deitua, Egiptoko Sinai penintsularen hegoaldeko Santa Katalina mendiaren magalean dagoen monasterio ortodoxo garrantzitsua da. 1.570 m-ko altueran dago, eta oraindik martxan dagoen munduko monasteriorik zaharrenetako bat da. Bere eremua (barrutia eta ondoko lorategiak) Sinaiko Eliza ortodoxoarena da, eliza autonomo ortodoxo grekoa, baina Jerusalemgo eliza greko-ortodoxoari kanonikoki lotua.

Ikono-bilduma baliotsua du eta, Vatikanokoaren ondoren, munduko eskuizkribu zaharren bigarren liburutegia da. Hogei bat monje ditu, gehienak jatorri grekokoak. "Basamortuaren bokazioa" duten nobizioak biltzeko leku nagusia Santa Katalina monasterioak Atenasko Ambelokipi auzoan duen metochion-a (ekialdeko tradizio ortodoxoaren barruan eliza baten ...Irakurri gehiago

Santa Katalina monasterioa (antzinako grezieraz: Μονὴ τῆς Ἁγίας ΑἰκατερίνηςMonì tìs Agìas Ekaterìnis; arabieraz: دير القدّيسة كاترينا‎), Antzaldatzearen Monasterioa ere deitua, Egiptoko Sinai penintsularen hegoaldeko Santa Katalina mendiaren magalean dagoen monasterio ortodoxo garrantzitsua da. 1.570 m-ko altueran dago, eta oraindik martxan dagoen munduko monasteriorik zaharrenetako bat da. Bere eremua (barrutia eta ondoko lorategiak) Sinaiko Eliza ortodoxoarena da, eliza autonomo ortodoxo grekoa, baina Jerusalemgo eliza greko-ortodoxoari kanonikoki lotua.

Ikono-bilduma baliotsua du eta, Vatikanokoaren ondoren, munduko eskuizkribu zaharren bigarren liburutegia da. Hogei bat monje ditu, gehienak jatorri grekokoak. "Basamortuaren bokazioa" duten nobizioak biltzeko leku nagusia Santa Katalina monasterioak Atenasko Ambelokipi auzoan duen metochion-a (ekialdeko tradizio ortodoxoaren barruan eliza baten enbaxada den eliza) da.

UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2002an, munduko monasteriorik zaharrenetariko bat delako, Egipton ere dagoen San Antonio monasterioarekin batera.

Santa Katalina Alexandriakoaren ustezko ehorzlekuan kokaturik, Justiniano I.ak eraiki zuen Moisesek zuhaixka sutan ikusi zuen lekuan.

Monasterioaren zati txiki bat baino ez da bisitatzen, baina horri lotutako tradizio ugariek (sasia sugarretan, Moisesen putzua, Sinai mendia...) erromes eta turista asko erakartzen dituzte. Jendetza horri erantzuna emateko, Santa Katalina hotel-hiria gertu garatu da.

Historia

III. mendetik aurrera, Egipton bakarrik bizitzea aukeratzen dute monje batzuek, eta erretiratutako leku bat lortzen dute. Horrela garatzen dira eremitak Sinain, III. mendearen amaieratik[1]. IV. mendearen amaieran, Egeriaren Itinerarium ad Loca Sancta (Leku Santuetarako ibilbidea) bidaia-liburuak aipatzen du hainbat monje ermitau bazirela inguruan, jazarpenetatik ihes egin zuten lehen kristauak iritsi eta mende bat geroago[2].

Ia edozein instalazio monastikori lotutako legenda baten arabera[3], Helena erromatar enperatriz eta Konstantino I. enperadorearen amak, 337. urtean kapera bat eraiki zuen Sinai mendiaren magalean, Bibliako Irteera Liburuan aipatzen den "Sasia sugarretan" dagoen lekuan (Irteera 3 1-22)[4]. Ama Birjinari eskaini zion. Gaur egun zuhaixka gisa agertzen dena laharra edo sasia da ("masusta-arbola" ere esaten zaio); diotenez, han daukaten laharra Biblian aipatzen den bera da; horregatik, hiru erlijio handirentzako leku sakratua da: judaismoarentzako, kristautasunarentzako eta islamarentzako.

VI. mendean, basamortuko tribu nomaden erasoetatik babestu nahi duten erlijiosoek monasterio gotortua altxatzeko eskatu diote Justiniano enperadoreari. Justinianok bizantziarren basailu arabiarren artean aukeratutako familiak bidaltzen ditu hura zerbitzatu eta defendatzeko. Seguruenik, 548tik 562ra bitartean eraikiko da, Stephanos arkitektoak gainbegiratuta. Mendebaldeko sarrerako atearen goiko aldeko inskripzio greko eta arabiarrek[5] 527. urtea ematen dute sorreraren urtea bezala. Hala ere, inskripzio horiek gutxi egiaztatutako iturri zaharretan oinarritzen dira[6].

San Juan Klimakos da monasterio horretan 40 urtez bizi izan zen monjerik ospetsuena. Anastasio Sinaita bertako higumenoa, laiko edo kleriko monastikoa monasterioko komunitateak buru gisa hautatua, da VII. mendearen bigarren erdian.

630eko hamarkadan, Amr ibn al-Asen arabiar armadek konkistatu zuten Sinai, Arabiatik ekarritako tribu beduinoekin batera. Lehen bi gerra arabo-bizantziarrek eragin handia izan zuten ibilbide komertzialetan, Sinai biztanle sedentarioez hustu zen; prozesu hori III. mendean hasia zen persiarren eta bizantziarren arteko gerretan. Kondairak dioenez, arabiarrek oso ondo errespetatu zuten monasterioa, eta inguruko beduinoak ere lekuko zaindari bihurtzen zituzten. Babes hori gaur egun arte mantendu da. Izan ere, musulmanek monasterioa Dar el Ahd-en kokatzen dute, tradizio musulmanaren munduaren zatiketaren kategoria, itunen edo aliantzen eremua. Honen ondorioz, Santa Katalinak, islamean, de iure leku santu babestuaren estatusa du eta Mahoma profeta musulmanak berak VII. mendean idatzi zuen Ashtiname-a , babes-konpromisoa, Sinai penintsulako Santa Katalina monasterio ortodoxoari emateko. Aldiz, komunitate monastikoak kapera bat meskita bihurtzeko baimena ematen du, Fatimatar Kalifa-Herria garaian, orain hutsik dagoena[7]. Egia esan, monasterioaren eta ondoko tribu nomaden arteko harremanak anbiguoak dira: aldatzen dira merkataritza-harremanen (erromesen garraioa, merkantzien hornidura monastegirako), eta indarkeriaren eta xantaiaren artean. Testuinguru horretan sortu zen Gabaliya[8] tribuaren tradizioa. Tribuaren egungo ondorengoak gida turistiko eta monasterioaren zaindari gisa ari dira, eta sortu zenetik haren zerbitzura egon dira[9].

Bakartasunari eta izen onari esker, monasterioak VIII. mendeko aldi ikonoklastari ihes egiten dio eta ondare ikonografikoa gorde dezake. Gurutzadetan ere babestuta dago.

Monasterio gotortu honen bihotzean, bizantziar erritukoa eta Jerusalengo patriarkatuaren mendekoa, Antzaldatzearen eliza dago, Stephanos arkitektoak bere mosaiko famatuarekin egindako katholikona edo eliza nagusia dago. Justiniano enperadorearen garaikoa da eta "sasia sugarretan"[4] egon omen zen lekuan eraikia. Lehenbizi Mariari eskainia, monasterioa Alexandriako Santa Katalinari kontsakratu zioten gero, zalantzarik gabe IX. mendean, santuaren gorputza aurkitzen den garaian. Gorputza, tradizioaren arabera, ondoko mendian omen zegoen; mirariz eraman zuten aingeruek eta ermitau batek aurkitu zuen. Gorpua sarkofago batean sartzen da katholikonaren aldaretik hurbil, eta Sancta Maria de Rubo izena zuen monasterioak santu berriaren izena hartzen du orduan. Santa Katalinarekiko debozioa oso gustukoa izan zen Mendebaldean, bereziki Normandiako dukeen bultzadapean, eta horrek, X. mendearen amaieratik aurrera, Sinai alderako mendebaldeko erromesaldiak eragiten ditu. Erromesaldia Jerusalem bisitatuz egiten dute. Hiru edo lau eguneko egonaldia besterik ez dute egiten monasterioan. Denbora horretan, monjeek abegi ona eskaintzen diete, noble erromesek monasterioaren jangelan grabatutako armarriek oraindik frogatzen dutenez[10].

Erdi Aroan, urtero milaka erromes erakartzen ditu monasterioak. XIV. mendetik aurrera, ikasturtean zehar egiten den erromesaldia gainbehera dator, Devotio moderna mugimenduarengatik; mugimendu horrek erromesaldi espirituala, barnekoa eta erlijio-gerrak lehenesten ditu. Monasterioa pixkanaka hondatzen ari da, eta 1592an zaharberritu zuten Valakiako Alejandro III. printzearen dohaintza batekin[11].

1799an, Bonaparte jeneralaren Egiptoko kanpainan, Kléber jeneralari, bere arma-lagunari, monasterioaren iparraldeko harresia berritzeko agindu zion. Barrutiaren goiko aldea bloke txikiagoekin eta landu gabeekin finkatzen du. Erromesaldiak gutxitzen jarraitzen du, monasterioak ez ditu urtean 100 erromes baino gehiago erakartzen 1950 urtearen erdialdean[12].

Monjeen kopuruak asko jaitsi da, erlijio-jaierarekin batera, eta gaur egungo komunitatea hogei bat monjek osatzen dute (Erdi Aroan, berrehun monjek). Egiptoko gobernuak garraio- eta ostalaritza-azpiegitura bat garatu du 1960ko hamarkadaz geroztik, nazioarteko turismoa eta erromesaldiak berraktibatuz, baina Estatu Islamikoa erakundeak 2017ko apirilaren 18an monasterioaren aurrean egin zuen atentatu jihadistak[13] frogatu zuen Mahoma profetaren Ashtiname-a edo babes-konpromisoa dagoeneko ez dela errespetatzen eta turismoa arriskutsua bilakatu dela.

Antoine Guillaumont, «  », Revue de l'histoire des religions, vol. 88,‎ 1975, 3-21 or. (Frantsesez) «La Sainte Cime» LExpress.fr 2002-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).André Guillou, «  », Mélanges d'archéologie et d'histoire, no 67,‎ 1955, 221 or. ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarakoInskripzio horiek honela itzul daitezke: "Sinai mendiko komentu sakratu hau, non Jainkoak Moisesi hitz egin zion, Justiniano enperadore erromatar errukiorrak eraiki zuen, Teodora emaztearen betiko oroimenean. Bere agintaldiaren XX. urtean amaitu zen. Enperadoreak Doulas izeneko nagusi bat izendatu zuen Adan ondorengo 6021. urtean eta Kristo ondorrengo 527. urtean".Jean-Michel Mouton et Andrei Popescu-Belis, «  », Collectanea Christiana Orientalia, vol. 2,‎ 2005, 168 or. (Frantsesez) «SINAÏ, LA MONT AGNE MYSTIQUE» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).Jabaliya, Jebaliya, Jabalia bezala ere idazten da.Popescu-Belis A. (2001), « Légende des origines, origines d'une légende : les Gabaliya du mont Sinaï ». In J.-M. Mouton, éd., Le Sinaï : de la conquête arabe à nos jours, coll. Cahiers des Annales Islamologiques, 21, IFAO, Le Caire, 107-146 or.|Popescu-Belis A. (2001), « Légende des origines, origines d'une légende : les Gabaliya du mont Sinaï ». In J.-M. Mouton, éd., Le Sinaï : de la conquête arabe à nos jours, coll. Cahiers des Annales Islamologiques, 21, IFAO, Le Caire, 107-146 or. «Jean-Michel Mouton, Le Sinaï médiéval, entre christianisme et islam - Clio - Voyage Culturel» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).(ro) Constantin C. Giurescu & Dinu C. Giurescu, Istoria Românilor Volume II (1352-1606), Editura Ştiinţifică şi Enciclopedică, Bucureşti, 1976. Errumanian mito protokronista bat (Errumanian protokronismoa nazionalisten joera da gertaera historikoak, gehienetan modu idealizatuan, Errumaniako nazioaren historiari atxikitzekoa) sortu zen, monasterioaren zaindari ziren beduinoak Alejandro III.ak bidalitako eta Islamera bihurtutako valakiarrak izango zirela dioena.Albert Champdor, , Albert Guillot, 1963, 31 or. (Gaztelaniaz) «Un ataque en el Monasterio de Santa Catalina del Monte Sinaí deja un muerto y cuatro heridos» ELMUNDO 2017-04-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
Photographies by:
Joonas Plaan - CC BY 2.0
Zones
Statistics: Position
191
Statistics: Rank
311405

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
743519826Click/tap this sequence: 7511

Google street view

Where can you sleep near Santa Katalina monasterioa (Sinai) ?

Booking.com
489.346 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 173 visits today.