Храм Светог Саве у Београду

( San Sava katedrala )

San Savaren katedrala (serbieraz: Храм Светог Саве edo Hram Svetog Save) Belgradeko (Serbia) eliza kristau ortodoxoa da, Europako eliza ortodoxo handiena. Eliza San Savari eskainita dago. San Sava Serbiako Eliza Ortodoxoaren sortzailea izan zen eta herrialde horren garrantzi handiko pertsonalitatea. Eliza oraindik eraikitzeko prozesuan dago.

Historia

Suposatzen da katedral berria 1595ean otomandarrek San Savasen gorpuzkiak erre zituzten leku berean dagoela. Eraikuntza 1935an hasi zen eta gaur egun aurrera darraio. Dirua dohaintzen boluntarioetatik eskuratzen dute.

1895ean, gorpuzkiak erre eta hirurehun urte geroago, Belgraden tenplua berreraikitzeko elkarte bat sortu zen. Helburua aurrekoaren toki berean berri bat eraikitzea zen. Hasieran eliza txiki bat egin zen baina benetako eraikuntza hasi zenean txiki hori beste toki batera eraman zuten. 1905ean lehiaketa irekia antolatu zen eliza berriaren diseinua aukeratzeko; antza, aurkeztu ziren proiektuak, bost, ez ziren egokiak eta atzera bota zituzten. Balkanetako Gerrak lehendabizi (1912-1913), Lehen Mundu Gerrak ondoren (1914-1918) proiektua geldiarazi zuten. 1919an berriro ekin zioten asmoari. 1926an beste lehiaketa ireki zen eta orduan 22 proiektu aurkeztu ziren; guztien artean Aleksandar Deroko arkitektoarena aukeratu zen. Eraikuntza 1935ko maiatzaren 10ean hasi zen. 1941an, Bigarren Mundu Gerrarekin, obrak berriro ere gelditu behar izan zituzten, orduan Luftwafferen bonbardaketen beldurrez. Gerra urte horietan eliza biltegi eta aparkaleku moduan erabili zuten. 1958an German Serbiakoa patriarka lanekin bukatzeko baimena eskatu zuen. 88 eskaera egin zituen baina gobernu komunistak ez zion baimenin eman 1984 arte. Elizaren jarraitzeko aukeratutako arkitektoa Branko Pešić izan zen. Proiektuak berritu eta gero 1985aren abuztuaren 12an lanak berriro martxan jarri ziren. Kanpoaldea 2003an bukatutzat eman ziren. Geroztik barrualdea ari da osatzen.

Photographies by:
Fred Romero from Paris, France - CC BY 2.0
Fred Romero from Paris, France - CC BY 2.0
Andrija12345678 - CC BY-SA 4.0
Zones
Statistics: Position
1885
Statistics: Rank
67386

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
561487392Click/tap this sequence: 1971

Google street view

Videos

Where can you sleep near San Sava katedrala ?

Booking.com
489.162 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 68 visits today.