Castillo de San Pedro de la Roca

( San Pedro de la Roca gaztelua )

San Pedro de la Roca gaztelua edo Morro gaztelua, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa. Bere bigarren izena dela eta, batzuetan San Juan de Puerto Ricoko San Felipe del Morro gotorlekuarekin nahasi izan da.

Gotorleku militar hau Santiago de Cuban dago. Eraikuntza nagusia 1590tik 1610ra egin zen. Zitadelaren eraikuntza 1638 hasi zen eta 42 urte behar izan zituzten lanak burutzeko. Helburua itsas-erasoetatik, bereziki pirateriatik, hiria babestea zen. Gazteluaren lehenengo ideia Pedro de la Roca y Borja gobernadoreak eman zuen eta hortik datorkio izena.

Eraikuntza-lanak eta diseinua Giovanni Batista Antonelli ingeniari italiarrak zuzendu zituen. Ingeniari honen asmoa lur-eremuaren ezaugarriez baliatzea izan zen gazteluaren aukera defentsiboak hobetzeko. Gero behin baino...Irakurri gehiago

San Pedro de la Roca gaztelua edo Morro gaztelua, Unescok 1997an Gizateriaren ondare bezala izendatu zuen. Erakunde horren arabera Hispanoamerikako arkitektura militarraren gaztelu osatuena eta hobeto gordeta da. Diseinuaren oinarria italiarra izan zen, errenazimentu estilokoa. Bere bigarren izena dela eta, batzuetan San Juan de Puerto Ricoko San Felipe del Morro gotorlekuarekin nahasi izan da.

Gotorleku militar hau Santiago de Cuban dago. Eraikuntza nagusia 1590tik 1610ra egin zen. Zitadelaren eraikuntza 1638 hasi zen eta 42 urte behar izan zituzten lanak burutzeko. Helburua itsas-erasoetatik, bereziki pirateriatik, hiria babestea zen. Gazteluaren lehenengo ideia Pedro de la Roca y Borja gobernadoreak eman zuen eta hortik datorkio izena.

Eraikuntza-lanak eta diseinua Giovanni Batista Antonelli ingeniari italiarrak zuzendu zituen. Ingeniari honen asmoa lur-eremuaren ezaugarriez baliatzea izan zen gazteluaren aukera defentsiboak hobetzeko. Gero behin baino gehiagotan berreraikia eta moldatua izan da. Santiagoko Morro hau bitxi arkitektoniko, estetiko eta historiko bezala dago onartuta. Antonellik beste gotorleku planifikatu zituen Kuban: Cojimar gotorlekua eta Santa Doratea de Luna de Chorrera gotorlekua.

Photographies by:
Glogg, Peter, Switzerland - CC BY 2.0
Zones
Statistics: Position
4268
Statistics: Rank
82701

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
261934857Click/tap this sequence: 5312
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near San Pedro de la Roca gaztelua ?

Booking.com

What can you do near San Pedro de la Roca gaztelua ?

8.839.247 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 703 visits today.