Przewalski zaldi
Przewalski zaldia, (izen zientifikoa: Equus przewalskii), erdialdeko Asiako estepetako zaldi arraza berezia da. Gaur egun arte iraun duen benetako azken basazaldia da, hau da, inoiz etxekoturiko zaldietatik sortu ez dena. Eurasian historiaurrean hedatutako eta Eurasiako hainbat harpetako labar-artean (Euskal Herria barne) agertzen den Equus ferus przewalski galdutako zaldi arrazaren ondorengo zuzena da.
Dena den hainbat teoria berriek ezbaian jartzen dute gaur egungo przewalski zaldia jatorrizko basazaldia bezala. Hainbat analisi filogenetikoek zera adierazten dute; przewalskiak basatiak bilakatutako Kazakhstango iparraldeko antzinako Botai herriko etxeko zaldien ondorengoak direla.
Ipar Ameriketako mustang zein Australiako Brumby zaldien kasuetan, nahiz eta egun basatiak izan, ihes joandako edo askatutako etxeko zaldien ondorengoak dira, esate baterako, egoera basatienetan egon diren edo egon litezkeen euskal pottokak bezala. Przewalski zaldiak, ordea, sekula ez dira etxekoturik izan: horrexetan datza ezberdintasuna.
Przewalski zaldia, bere tamainagatik, ponien sailkapen taldean sartu liteke, nahiz eta hainbat adituk dioten sailkapen horretatik kanpo kokatu behar dela. Dena den, argi dago bera, edo haren arbaso zuzena, munduko zenbait poni arrazaren jatorrian daudela. Edo behintzat poni arraza hauek sortzeko prozezuan izandako nahasketetetan..
Zalantzarik gabe, Equus przewalskii munduko zaldirik bakanena da. 1960. urtean desagertutzat jo zen egoera basatian dagoen espezietzat, baina azken bi hamarkadetan munduko zenbait zootan gordetako aberekin hainbat populazio basati berreskuratzea lortu da.
Przewalski zaldia Equus ferus azpiespezieetako bat da, ia gaur egun iraun zuen bestea, tarpana edo (Equus ferus ferus) izenekoa, XIX. mendearen bukaera aldean galdu egin zen. Dena den adituen artean zaldi honen taxonomia ezbaian dago oraindik, eta zenbait taxonomialarirentzat przewalski zaldia aparteko espeziea da, Equus przewalskii izenekoa.
Lehen esan bezala antza espezie hau, labar-artean (haren artean Euskal Herriko hainbat harpetan, (Ekain, Santimamiñe, Altxerri, ...) marraztuta agertzen den Equus przewalskii edo antzinako Przewalski zaldiaren aparteko espeziea da, edo hobeto esanda, berengantik datorren eboluzio modernoa. Hau dela eta, ikuspegi ezberdin hauek kontutan hartzen dituzten bi izenak (Equus przewalskii eta Equus ferus przewalski) jasotzen dira artikulu honetan. Baita animali hauen taxonomiari buruzko oraindik dauden eztabaida eta ikuspegi ezberdinak.
Przewalskiren antzeko zaldiak, arraza berberekoak edo agian eskualdez eskualdeko ekotipoak, Asiako mendebaldeko zein Kirgiziako estepetan bizi ziren garai historikoetan, baina desagertu omen ziren.
XX. mendearen erdi aldera arraza ia iraungi zen, baina zenbait naturazaleren eta parke zoologikoen lanaren esker gorde zen.
Irakurri gehiagoPrzewalski zaldia, (izen zientifikoa: Equus przewalskii), erdialdeko Asiako estepetako zaldi arraza berezia da. Gaur egun arte iraun duen benetako azken basazaldia da, hau da, inoiz etxekoturiko zaldietatik sortu ez dena. Eurasian historiaurrean hedatutako eta Eurasiako hainbat harpetako labar-artean (Euskal Herria barne) agertzen den Equus ferus przewalski galdutako zaldi arrazaren ondorengo zuzena da.
Dena den hainbat teoria berriek ezbaian jartzen dute gaur egungo przewalski zaldia jatorrizko basazaldia bezala. Hainbat analisi filogenetikoek zera adierazten dute; przewalskiak basatiak bilakatutako Kazakhstango iparraldeko antzinako Botai herriko etxeko zaldien ondorengoak direla.
Ipar Ameriketako mustang zein Australiako Brumby zaldien kasuetan, nahiz eta egun basatiak izan, ihes joandako edo askatutako etxeko zaldien ondorengoak dira, esate baterako, egoera basatienetan egon diren edo egon litezkeen euskal pottokak bezala. Przewalski zaldiak, ordea, sekula ez dira etxekoturik izan: horrexetan datza ezberdintasuna.
Przewalski zaldia, bere tamainagatik, ponien sailkapen taldean sartu liteke, nahiz eta hainbat adituk dioten sailkapen horretatik kanpo kokatu behar dela. Dena den, argi dago bera, edo haren arbaso zuzena, munduko zenbait poni arrazaren jatorrian daudela. Edo behintzat poni arraza hauek sortzeko prozezuan izandako nahasketetetan..
Zalantzarik gabe, Equus przewalskii munduko zaldirik bakanena da. 1960. urtean desagertutzat jo zen egoera basatian dagoen espezietzat, baina azken bi hamarkadetan munduko zenbait zootan gordetako aberekin hainbat populazio basati berreskuratzea lortu da.
Przewalski zaldia Equus ferus azpiespezieetako bat da, ia gaur egun iraun zuen bestea, tarpana edo (Equus ferus ferus) izenekoa, XIX. mendearen bukaera aldean galdu egin zen. Dena den adituen artean zaldi honen taxonomia ezbaian dago oraindik, eta zenbait taxonomialarirentzat przewalski zaldia aparteko espeziea da, Equus przewalskii izenekoa.
Lehen esan bezala antza espezie hau, labar-artean (haren artean Euskal Herriko hainbat harpetan, (Ekain, Santimamiñe, Altxerri, ...) marraztuta agertzen den Equus przewalskii edo antzinako Przewalski zaldiaren aparteko espeziea da, edo hobeto esanda, berengantik datorren eboluzio modernoa. Hau dela eta, ikuspegi ezberdin hauek kontutan hartzen dituzten bi izenak (Equus przewalskii eta Equus ferus przewalski) jasotzen dira artikulu honetan. Baita animali hauen taxonomiari buruzko oraindik dauden eztabaida eta ikuspegi ezberdinak.
Przewalskiren antzeko zaldiak, arraza berberekoak edo agian eskualdez eskualdeko ekotipoak, Asiako mendebaldeko zein Kirgiziako estepetan bizi ziren garai historikoetan, baina desagertu omen ziren.
XX. mendearen erdi aldera arraza ia iraungi zen, baina zenbait naturazaleren eta parke zoologikoen lanaren esker gorde zen.
Bere egoera taxonomikoa ezbaian dago. Hainbat adituek uste dute egungo Przewalski zaldia Przewalski arraza zaharraren (labar-artean marraztuta azaltzen dena) aparteko espezie bat dela, eta Equus przewalskii deitzen dute.
Przewalskii zaldia da ezaguturiko Equus ferus espeziearen bi azpiespezieetako bat. Bestea desagertutako tarpana da, (Equus ferus ferus). Arraza bezala Przewalski oso gertu dago etxeko zalditik, Equus caballus espezietik. Badaude beste ekido basatiak munduan, zebraren hiru mota, eta zenbait basa-asto afrikarren azpiespezieak, onagroak eta Asiako kiang-ak.
Przewalski zaldia beste zaldi arrazekin hibridatu daiteke eta sortutako abereek arazorik gabe kumatzen dute .