Passau (aurretik latinez Batavis edo Batavia) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko bigarren hiria hain zuen ere.

Historia

La Tène kulturako herrixka zelta bat izan zen bertan erromatarrak iritsi aurretik. Hauek Retia probintzian Batavis kolonia sortu zuen, hiru ibaien elkargunea toki estrategikoa zela iritzita. 476an erromatarrek lur hauek utzi egin zituzten.

739an apezpikutza eskuratu zuen, urteetan zehar Germaniako Erromatar Inperio Santuko zabalena izan zena, eta Frederiko I.a Bizargorriak Niedernburgeko Konbentua eraiki zuen bertan XII mendean. 1225ean hiri aske bihrutu zen Passau.

XI mendetim aurrera Passau famatu bihurtu zuen bertan egiten ziren ezpaten kalitateak. Armarriko otsoaren irudia grabatzen zuten eta mitikoa bihurtu zen Passauko otsoa. Ipar Renania-Westfaliako Solingen hiriak ere kalitatezko armak egiten zituen eta azkenean Passauko otsoa ezarri behar izan zuen bere ezpatetan.

Sute batek hiria suntsitu zuen 1662an. Italiatik arkitektoak ekarri ziren hiria berreraikitzeko eta honen ondorioz eraikin barrokoetan kutsu mediterranearra nabari zaio hiriari. Ibaiek ere sarritan uholdeak sortu izan dituzte, larriena 1954ean.

Adolf Hitler eta bere familia bertan bizi izan ziren 1892 eta 1894 artean. 1920ko hamarkadan gutxienez lau hitzaldi eman zituen bertan eta Bigarren Mundu Gerraren garaian Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren hiru azpiesparru izan ziren bertan.

Photographies by:
Tina Chatzidis - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
3698
Statistics: Rank
30630

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
136978254Click/tap this sequence: 6323

Google street view

Where can you sleep near Passau ?

Booking.com
487.368 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.