Salzburg

( Salzburgo )

Salzburgo edo Salzburg Austriako laugarren hiri handiena eta izen bereko estatuko hiriburua da. Salzach ibaiaren ertzean dago, Hohensalzburg gaztelua dagoen Mönschberg haitzaren ondoan. Bertako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1997an. Wolfgang Amadeus Mozart konposatzailearen jaioterria da.

Historia

Ruperto Wormsekoa apezpikuak Mönschberg haitzean monasterio bat sortu zuen eta hura hiriaren sorburua izan zen. 739an apezpikutegi egin zuten, 798an artzapezpikutegi eta 1278an erreinuko printzerri. Salzburgoko printze-artzapezpikuek juduak egotzi zituzten lehenik (1498) eta protestanteak ondoren (1731).

 
Salzburgo hiriaren ikuspegia.

1803an, Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo, 1805ean Austriaren mende eta 1809an Bavariaren esku. 1816an Austriaren barne geratu zen, eta 1849an probintzia autonomo egin zuten.

Photographies by:
Jiuguang Wang - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
698
Statistics: Rank
297087

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
397826154Click/tap this sequence: 1818
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Salzburgo ?

Booking.com
8.722.787 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 8.925 visits today.