Παρθενώνας

( Partenoia )

Partenoia (antzinako grezieraz: Παρθενών, Parthenón) Atenasko Akropolian kokatutako greziar tenplua da, bertako eraikin nagusia, Atena jainkosari eskainia eta doriar ordenakoa. Antzinako Greziako monumenturik garrantzitsuena da eta munduko eraikinik ederrenetakoa, Mendebaldeko kulturaren ikur eta kanon bat.

Iktinos eta Kalikrates arkitektoek eraiki zuten, Fidias zuzendari zutela, oso epe laburrean (K.a. 448-432). Pentelikoko haitzurdin zuriz eraikia dago, Akropoliko hegoaldean, lekurik gorenean hain zuzen, hiri osoa eta inguruko landalde guztia ikusten direla handik. Artearen eta arkitekturaren ikuspegitik ez ezik, Partenoiak garrantzi ezin handiagoa izan du erlijioaren aldetik ere, lau erlijio desberdinen egoitza eta santutegia izan baitzen: greziarren jainkoena, gero bizantziarren tenplua, gero katedral katolikoa, eta, azkenik, turkiarren agintaritzapean, meskita. Deloseko Ligaren altxorraren gordailua ere ...Irakurri gehiago

Partenoia (antzinako grezieraz: Παρθενών, Parthenón) Atenasko Akropolian kokatutako greziar tenplua da, bertako eraikin nagusia, Atena jainkosari eskainia eta doriar ordenakoa. Antzinako Greziako monumenturik garrantzitsuena da eta munduko eraikinik ederrenetakoa, Mendebaldeko kulturaren ikur eta kanon bat.

Iktinos eta Kalikrates arkitektoek eraiki zuten, Fidias zuzendari zutela, oso epe laburrean (K.a. 448-432). Pentelikoko haitzurdin zuriz eraikia dago, Akropoliko hegoaldean, lekurik gorenean hain zuzen, hiri osoa eta inguruko landalde guztia ikusten direla handik. Artearen eta arkitekturaren ikuspegitik ez ezik, Partenoiak garrantzi ezin handiagoa izan du erlijioaren aldetik ere, lau erlijio desberdinen egoitza eta santutegia izan baitzen: greziarren jainkoena, gero bizantziarren tenplua, gero katedral katolikoa, eta, azkenik, turkiarren agintaritzapean, meskita. Deloseko Ligaren altxorraren gordailua ere izan zen. 1687an zeharo hondatuta gelditu zen otomandarrek han kokatua zuten bolborategiak eztanda egin zuenean Veneziarren eraso batean. Hondatu ez ziren eskultura gehienak, Fidias handiak zizelkatuak, Lord Elgin britainiarrak Ingalaterrara eraman zituen 1801-1803. urteetan; harrezkero Londresko British Museum-en daude, eta haiek dira museo horretako altxor nagusia.

Photographies by:
Steve Swayne - CC BY 2.0
Statistics: Position
949
Statistics: Rank
115373

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
374521689Click/tap this sequence: 1843

Google street view

Where can you sleep near Partenoia ?

Booking.com
487.353 visits in total, 9.186 Points of interest, 404 Destinations, 38 visits today.