Canal de Panamá

( Panamako kanala )

Panamako kanala edo Panamako ubidea Ozeano Atlantiko (Karibe itsasoa) eta Ozeano Barea lotzen dituen ubide artifiziala da, Panamako istmoan zehar, Ameriketako erdialdean, Panama kostatik kostara zeharkatzen duena. Merkataritza balio handia du, itsas komunikazioen denbora eta distantziak oso nabarmen murrizten baititu. Izan ere, Amerika ipar edo hego muturretik inguratu beharren, erdi-erditik zeharkatzea ahalbidetzen du, itsasontziei milaka kilometro aurreratuz. 1914ko abuztuaren 15ean inauguratua, orduz geroztik Ameriketako Estatu Batuen kontrolpean izan zen, harik eta 1999ko abenduaren 31n kontrol osoa Panamari eskualdatu zioten arte.

Panamako ubidea 81,6 km luze eta 90-150 m zabal da (240-300 m, Gatún aintziran). Munduko ubide artifizial nagusia da, Suezko ubidearekin batera. Panamako ubidea Ozeano Atlantikoko Limón badiatik (Antilletako itsasoa, Colón hiria eta Cristobal portua) Ozeano Barearen ertzeko Balboa hiriraino luzatzen d...Irakurri gehiago

Panamako kanala edo Panamako ubidea Ozeano Atlantiko (Karibe itsasoa) eta Ozeano Barea lotzen dituen ubide artifiziala da, Panamako istmoan zehar, Ameriketako erdialdean, Panama kostatik kostara zeharkatzen duena. Merkataritza balio handia du, itsas komunikazioen denbora eta distantziak oso nabarmen murrizten baititu. Izan ere, Amerika ipar edo hego muturretik inguratu beharren, erdi-erditik zeharkatzea ahalbidetzen du, itsasontziei milaka kilometro aurreratuz. 1914ko abuztuaren 15ean inauguratua, orduz geroztik Ameriketako Estatu Batuen kontrolpean izan zen, harik eta 1999ko abenduaren 31n kontrol osoa Panamari eskualdatu zioten arte.

Panamako ubidea 81,6 km luze eta 90-150 m zabal da (240-300 m, Gatún aintziran). Munduko ubide artifizial nagusia da, Suezko ubidearekin batera. Panamako ubidea Ozeano Atlantikoko Limón badiatik (Antilletako itsasoa, Colón hiria eta Cristobal portua) Ozeano Barearen ertzeko Balboa hiriraino luzatzen da, eta Gatún aintzira zeharkatzen du bere bidean. Ontzi handiek ezin dute beren indarrez Panamako ubidea igaro. Atoian eramaten dituzte ontziak lokomotor batzuek, orduko 3 kilometroko abiaduraz, eta eskuarki sei lokomotor behar izaten ditu ontzi bakoitzak ubide osoa igaro ahal izateko. Hiru esklusagune nagusi daude ubidean: Gatún, Pedro Miguel eta Miraflores. Esklusa horiek bikoitzak dira, eta ontziak bi norabideetan igaro daitezke une berean gune beretik. Sarreran eman beharreko denbora barne, 24-30 ordu behar izaten du ontzi batek alde batetik bestera igarotzeko. Mota guztietako gaiak (petrolioa eta hartatik eratorriak, aleak eta ikatza dira gai garraiatuenak) igarotzen dira egunero Panamako ubidetik.

Historia

XIX. mendean prestatu zuten Ameriketako Estatu Batuetako Atlantikoko aldearen Ozeano Bareko aldearen arteko itsasbidea laburtzeko proiektua (8.000 itsas milia gutxiago egiten da Panamako ubidetik Hornos lurmuturretik baino). Hala ere, proiektua ez zen zehaztu Ferdinand de Lessepsek, Suezko ubideko obrak aitzinatu zituen diplomatiko frantsesak, 1879an enpresa hartan esku hartu zuen arte. Hasierako proiektu hark, ordea, ez zuen buru onik izan, ekonomia eta politika arazoak zirela eta.

1903. urtean Estatu Batuek hartu zuten ubidea egiteko ardura, Panamako estatuko ordezkariekin hitzarmen bat sinaturik, eta 1904-1914. urteetan gauzatu zen frantsesen hasierako hura guztiz hobetu zuen proiektua. Hitzarmen haren arabera, Estatu Batuen esku geratu zen ubidearen ustiakuntza, bai eta ubidealdearen (ingelesez: Canal Zone) gaineko erabateko kontrola ere, aginpide militarra barne. Tirabira handiak izan dira bi estatuen artean 1914an ubidea zabaldu zenetik aurrera. 1977an sinatu zuten hitzarmenaren arabera, 1999ko abenduaren 31n jaso zituen azkenik Panamako estatuak ubidearen gaineko eskubide guztiak.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
654
Statistics: Rank
153619

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
619824357Click/tap this sequence: 2516
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Panamako kanala ?

Booking.com
491.533 visits in total, 9.211 Points of interest, 405 Destinations, 0 visits today.