Okavangoren delta Botswanako (Afrika) barnealdean dagoen ibai delta handi bat da, Okavango ibaiak bere urak sakonune endorreiko batean isurtzen ditun gunean eratzen da. Deltara doan ur guztia lurrundu edota bertako landarediaren transpirazioaren bidez agortzen da, hortaz kasik ez da inongo itsaso edo ozeanotara bere urik iristen.

Urtero 11 kilometro karratu ur inguruk 6 000 e 15 000 km² arteko azalera ureztatzen dute. Ur kopuru bat Ngami aintzirara doa. Ekialdean parke nazionala den Moremiko ehiza erreserba du, haren barnean deltaren zati bat dago. 2013ko otsailaren 11n, Tanzaniako Arusha hirian, Afrikako Zazpi Mirari Naturalen artean onartua izan zen. 2014ko ekainaren 22an, UNESCOren Gizateriaren Ondarea ofizialki izendatua izan zen.

Okavango ibaia Angolan jaiotzen da, Caprivi (Namibia) eremua zeharkatu eta delta dagoen gune horretara iristean bere urak Kalahari basamortuan sakabanatzen dira.

Photographies by:
Martijn.Munneke from Netherlands - CC BY 2.0
Statistics: Position
1115
Statistics: Rank
218268

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
218749653Click/tap this sequence: 6671
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Okavangoren delta ?

Booking.com

What can you do near Okavangoren delta ?

9.003.211 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 550 visits today.