Московский метрополитен

( Moskuko metroa )

Moskuko metroa (Errusieraz: Московский метрополитен, Moskovski metropoliten), Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna, Moskuko lur azpiko garraiobide edo metroa da. Errusiako hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. Garraio sistemak Moskuko erdigunea eta bertako aldiriak lotzen ditu. Koltsevaia lerroak zirkulu baten gisan lotzen ditu gainontzeko lerro guztiak.

195 geltoki ditu eta 325,4 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. Errealismo sozialista izenaz ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.

Historia

Moskun metroa eraikitzeko lehendabiziko asmoak Errusiako Inperioaren garaikoak dira, baina Lehen Mundu Gerrak plangintza haiek eten zituen, Urriko Iraultza eta Errusiako Gerra Zibilarekin batera. SESBeko Alderdi Komunistak 1931ko ekainean erabaki zuen metroaren eraikitzea eta Lazar Kaganovitxek egin zituen lehendabiziko diseinuak. Horregatik, metroak haren izena eraman zuen, 1955. urtera arte (Metropoliten im. L.M. Kaganovitxa).

Lehendabiziko lerroa 1935eko maiatzaren 15ean ireki zen, goizeko 7etan, Sokolniki eta Park Kulturi geltokien artean. Smolenskaia geltokira zuzendutako adar bat zuen, eta 1937ko apirilean Kievskaia geltokira luzatu zen. Une hartan Moskova ibaia zeharkatzen zuen zubi batetik. Bigarren Mundu Gerra baino lehen beste lerro bi ireki ziren. 1938an Arbatskaia lerroa Kurskaia geltokira luzatu zen (egungo Arbatsko-Pokrovsjkaia geltokira – urdin ilun koloreko lerroa). 1938ko irailean, berriz, Gorkovsko-Zamoskvoretsakaia lerroa ireki zen, Sokol eta Teatralnaia bitartean.

Moskuko metroaren hirugarren plangintzak atzeratu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren garaian. Metroaren bi atal abian jarri ziren Teatralnaia-Avtozavodskaia (hiru geltoki guztira, tunel baten bitartez Mosku ibaia zeharkatuta) eta Kurskaia-Izmailovski Park (4 geltoki). Moskuko setioaren garaian, 1941eko udazken eta neguan, aire-erasoen babesleku gisa erabili ziren geltokiak, eta Ministroen kontseiluak Maiakovskaia geltokira eraman zituen beren bulegoak. Stalinek hitzaldiak eman zituen publikoki hainbat alditan. Txistije Prudi geltokia harresiztatu, eta Aire Defentsa bertan egokitu zen. Gerraren ondoren, metroko laugarren eraikitze fasea hasi zen.

Gerra Hotzaren garaian, Arbatsakaia-Pokrovskaia lerroa eraiki zen. Bertako geltokiak oso sakonak dira, babesleku gisa erabili nahi baitziren gerra nuklear bat hasiko balitz.

Photographies by:
Florstein (Telegram:WikiPhoto.Space) - CC BY-SA 4.0
Florstein (Telegram:WikiPhoto.Space) - CC BY-SA 4.0
Statistics: Position
938
Statistics: Rank
118436

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
378215649Click/tap this sequence: 4486

Google street view

Where can you sleep near Moskuko metroa ?

Booking.com
490.018 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 67 visits today.