Москва

( Mosku )

Mosku (errusieraz Москва́, Moskva, mɐˈskva, ahoskera (i · ?)) Errusiako hiriburua eta hiri nagusia da, eta baita Ekialdeko Europako politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia ere. Moskova ibai ertzean kokaturik dago. 2010ean 11.503.501 biztanle zituen. Munduko 7. hiri jendetsuena eta Europako bigarrena (Istanbulen ondotik) da.

Historia
 
Moskuko Plaza Gorria

Ez da ezagutzen Moskuren jatorria. 1147koa da lehen aipamena, Juri Dolgoruki printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»[1]. Mongolek erre zuten 1237an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta Konstantinoplaren gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.

Petri Handiak San Petersburgon ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. 1812an Napoleonen osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.

Hirian bizi ziren langileek parte hartu zuten 1905eko iraultzan, eta 1917an boltxebikeak jabetu ziren hiriaz. Hurrengo urtean, 1918an alegia, Sobietar Batasuneko hiriburu egin zuten. Urte horretatik aurrera, Moskuk ezagutu duen hazkundea ikusgarria izan da. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoa Moskutik 100 km baino gutxiagora utzi zen indar gabe, baina hiriak ez zuen kalte handirik izan. Bigarren Mundu Gerraz geroztik are gehiago hazi zen Mosku, eta Sobietar Batasuna zeneko inmigraziogune nagusi bihurtu zen. Garai hartan Mosku eta Washingtonek nazioarteko botere eta politika gune bihurtu ziren.

Walter COMINS-RICHMOND: The History of Moscow Faculty.oxy.edu
Photographies by:
Statistics: Position
587
Statistics: Rank
163360

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
741238569Click/tap this sequence: 6579

Google street view

Where can you sleep near Mosku ?

Booking.com
489.962 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 11 visits today.