Māori language ( Maoriera )
Maoriera (maorieraz: Māori [ˈmaːɔɾi ahoskatua]; edo te reo Māori [tɛ ˈɾɛɔ ˈmaːɔɾi], «maori hizkuntza») maori etniakoen mintzaira da. Zeelanda Berriko (maorieraz: Aotearoa) hizkuntza ofiziala, ingelesarekin batera.
Hala ere, hizkuntza gutxitua da eta, etorkizunera begira, egoera ez da ona. Gutxi gorabehera, 150.000 hiztun dituela jotzen da (zeelandaberritar guztien % 3,75, eta maorien % 14 inguru). Egun, hiztun gehienak Ipar uharteko iparraldean eta ekialdean bizi dira, Northland eta Gisborne eskualdeetan zehazki.
Polinesiar jatorrikoa da, eta beste hiru hizkuntza senide ditu: rarotongan (Cook uharteak), tahitiera eta hawaiiera. Polinesiako biztanle batzuek Zeelanda Berrira eraman zuten, ziur aski Tahititik, orain dela 600-800 urte.