Castillo de Loarre

( Loarreko gaztelua )

Loarreko gaztelua Espainiako Aragoi erkidego autonomoan dagoen Huescako probintziako Loarre udalerrian dagoen gaztelu erromanikoa da (Huesca hiritik 35 kilometro ingurura). Loarreko gaztelua Europa osoan hobekien mantendu izan den gaztelu erromanikoa izan da. Bere kokagunetik Huescako Hoya ordekaren gaineko kontrola eduki daiteke, eta bereziki Bolea udalerriaren gainekoa, azken hau Erdi Aroko eskualde honetako mairuen gotorleku nagusia eta ordekako nekazal lur aberatsen zaindaria baitzen.

Historia

XI. mendean Antso III.a Nagusiaren erregearen aginduz eraikia izan zen, Bolea udalerriaren aurkako erasoaldiak bertan antolatzeko asmoz. Hasierako eraikina gerora handitu eta gaur egun ezagutzen duguna bilakatu zen. Handitze lan hauek Antso V.a Nafarroakoaren agintaldian gauzatu ziren, non monasterio bat ere sortu baitzen.[1]

XII. mendean zehar eskualdeak muga eremu izateari laga zion, eta ordura arteko garrantzia eta eragina galdu zituen.

XV. mendean gaztelupean bizi zen biztanleria Loarre udalerrira lekualdatu zen, eta horretarako gazteluaren materialak euren etxebizitza berriak eraikitzeko erabili zituzten.

Stalley, Roger. (1999). Early Medieval Architecture. in: Oxford History of Art. Oxford: Oxford University Press, 83–84 or. ISBN 0-19-210048-3..
Photographies by:
Jesus Abizanda - CC BY 2.0
Statistics: Position
1891
Statistics: Rank
65344

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
982546371Click/tap this sequence: 9131

Google street view

Where can you sleep near Loarreko gaztelua ?

Booking.com
487.402 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 28 visits today.