Labrang monasterioa (tibeteraz བླ་བྲང་བཀྲ་ཤིས་འཁྱིལ, bla-brang bkra-shis-'khyil, txinera tradizionalez: 拉卜楞寺; pinyinez: lābǔlèng sì), Txina ipar-mendebaldeko Gannan Tibetar Prefektura autonomoan dagoen monastegi garrantzitsua da. Gelug eskolako sei monasterio handietako bat da, Tibetetik kanpora monje kopuru handiena duena.

Historia

Ngagong Tsunde-k (aurreneko Jamyang Zhépa) sortu zuen 1709 urtean[1]. Toki hau auketaru zuen Asiako bi kultura handiren arteko elkargunea baitzen, alde batetik kultura tibetarra eta bestetik mongoliarra. Berehala bihurtu zen budismo unibertsitate handia eta XX. mendearen hasieran lau mila monje budista izatera iritsi zen.

Eskualdean tibetarren boterea bertan finkatzen zenez Tibeten gertaturiko aliantza, matxinada eta konfliktoek ere eragin handia izan zuen Labrang monasterioan[2]. 1917 urtean Ma Qi general musulmanak monasterioa okupatu zuen eta hurrengo hamarkadan borroka ugari izan ziren musulman eta tibetarren artean[3].

Txinan 1966an abiaturiko Iraultza Kulturalaren garaian monasterioa hustu eta monje guztiak herrietara lan egitera bidaliak izan ziren. 1980an monje batzuk itzuli eta monasterioa martxan jarri zuten berriz. Gobernuak monjeen kopurua 1.500-era mugatu zuen[4].

1985eko apirilean bilera eraikinak sua hartu zuen. Eraikin berria 1990an inauguratu zuten.

Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako (Ingelesez) Nietupski, Paul. (1999-01-19). Labrang: A Tibetan Monastery at the Crossroads of Four Civilizations. Shambhala ISBN 9781559399883. (Noiz kontsultatua: 2019-07-07). (Ingelesez) Makley, Charlene E.. (2007). The Violence of Liberation: Gender and Tibetan Buddhist Revival in Post-Mao China. University of California Press ISBN 9780520250598. (Noiz kontsultatua: 2019-07-07). Hill, Julie. (2006). The Silk Road Revisited: Markets, Merchants and Minarets. AuthorHouse, Kindle Edition. Kindle Locations, 661-662 or..
Photographies by:
The original uploader was Gruschke at German Wikipedia. - Public domain
Statistics: Position
2289
Statistics: Rank
54113

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
435279186Click/tap this sequence: 5211

Google street view

Where can you sleep near Labrang monasterioa ?

Booking.com
489.908 visits in total, 9.197 Points of interest, 404 Destinations, 73 visits today.