高徳院

( Kōtoku-in )

Kōtoku-in (japonieraz: 高徳院) Japoniako Kamakura hiriko tenplu budista da bertan dagoen Budaren estatua erraldoiagatik ezaguna da, Daibutsu (japonieraz: 大仏) izenaz ezagutzen dena eta Japoniako ikur garrantzitsuenetakoa dena.

Historia

Buda Handia Kamakura Aroan 1252 urtean eraikia izan zela pentsatzen da, Kamakura Japoniako hiriburua izan zen garaian hain zuzen ere. Aurretik 1243an egurrezko Buda erraldoia izan zen bertan baina ekaitz batez asko kaltetu zuen eta brontzezkoa egiteko eskaera egin zuen Inada-no-Tsubone andreak. Egileak Ōno Gorōemon edo Tanji Hisatomo izan bide ziren, garai hartako eskultore onenak baitziren. Budaren belarrietan urrezko aztarnak aurkitu dira eta urrez estalia egion zeneko hipotesia ere plazaratu izan da. Dena den ez da zurra gaur eguingo Buda iorduan eraikitakoa den ala ez. Jakina dena da Etxe baten barruan eraiki zutela, Narako Tōdai-ji tenplukoaren antzera.

1334an ekaitz berri batek etxea suntsitu zuen eta berreraikia izan zen, baina 1369an ekaitz berri batek suntsitu eta bigarren aldiz berreraiki zen. 1498an tsunamia izan zen eraikina bota zuena eta ordutik Budaren estatua aire librean egon da. Azkenik 1923ko Kantōko lurrikara handiak oinarria kaltetu zuen. 1960-61 urteetan lepoa sendotu zitzaion lurrikaren astinduak ongi jasan zitzan.

Photographies by:
Statistics: Position
2279
Statistics: Rank
138557

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
634179852Click/tap this sequence: 6129
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Kōtoku-in ?

Booking.com
8.716.487 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.625 visits today.