渋谷区

( Shibuya )

Shibuya (japonieraz: 渋谷区, Shibuya-ku) Tokioko mendebaldeko auzoetako bat da. 2008ko erroldaren arabera 208.371 biztanle bizi ziren 15,11 kilometro koadroko azalera, eta biztanle dentsitatea 13.540 pertsona kilometro koadroko zen.

Historia

Edo Aroan Shibuya familia bizi zen gaztelua zegoen bertan. XIX mendean hasi zen auzoa garatzen 1882an Aoyama Gakuin unibertsitatea ireki eta 1885ean treneko Yamanote lerroa bertara iristean. 1909an Shibuya herri bihurtu zen eta 1932an Sendagaya eta Yoyohata herriekin bat egin zuen. Urte hartan Tokiotik Yokohamara zihoan Tokyu Toyoko trenbide berriaren geltoki garrantzitsua ezarri zen bertan eta hurrengo urteetan tren lerro gehiago iritsi ziren Shibuyara. 1947an Tokioko auzo berezi izendatua izan zen.

Azken 30 urteetan gazteen auzoa bihurtu da Shibuya. Moda dendak eta zentro komertzialak daude bertan eta 90. hamarkadaren bukaeran teknologia berriak ere indar handia hartu zuen, Bit Valley ezizena eman zaio horregatik.

Photographies by:
Statistics: Position
2245
Statistics: Rank
57176

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
316245879Click/tap this sequence: 1987

Google street view

Where can you sleep near Shibuya ?

Booking.com
489.839 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 7 visits today.