Kolmanskop (Kolmanskuppe alemanieraz eta Kolmanskop afrikaansez) Afrikako Namibian dagoen hiri ustu txiki bat da. Hiria alemanek sortu zuten inguruko mehatzak ustiatzeko asmoz. Lüderitz kostaldeko hiritik gertu dago. XIX. mendearen amaieran kolono alemaniarrek sortu zuten eta 1908an eraiki zen, XX. mendean bat-bateko arrakasta izanik.
Kolmanskop hiri koloniala izan zen. 1908an eraikia Namib basamortuan diamanteen bila aritzen ziten mehatzariak babesteko sortu zuten. Garai haietan diamanteak aurkitzea nahiko erraza zen eta jende asko aberastu zen. Horri esker ulertu daiteke nola bi urtetan hiri osoa eraikia izan zen. Alemaniako Hego-Mendebaldeko Afrikaren kolonia hau aberatsa zen eta hirian Europako estiloaren etxetzarrekin batera, kasinoa, eskola, ospitala, dantza-lekuak, antzokia eta zerbitzu ugari zituen. Biztanleak, nahiz eta basamortuan egon, Baviera moduan sentitu nahi ziren. Hiriaren garrantzia adierazteko datu bat: bertako ospitaleak X izpien aparatua izan zuen Afrikako lehena izan zen.
Lehen Mundu Gerran zonaldean 1.000 kilo diamante atera ziren. Gerra bukatu ondoren ustiapen zifrak asko jaitsi ziren eta beste herrietan, esaterako Oranjemunden, Orange ibaiaren ondoan, Hegoafrikarekin mugan berean, diamante gehiago eta handiago aurkitzeko aukera zabaldu zen. 1954rako hiria hutsik zegoen eta, ondorioz, basamortuak berriro ere kaleak inbaditu zituen.[1]
Gehitu iruzkin berria