Qasr Kharana, baita ere Qasr al Harrana, Qasr al-Jarana, Kharanah, Kharaneh edo Hraneh izenekin ezaguna, Basamortuko gazteluen multzoko gotorlekua da. Jordanian dago, Amman hiriaren ekialdean, 65 km-tara. Gotorlekuaren lehen fasea 661 eta 684 artean eraiki zen; bigarrena 710 urtearen inguruan.

Nahiz eta "gaztelu" hitzarekin definitu, haren funtzio nagusia ez dago oso garbi. Ez du erabilera militarrik izan duenik ematen eta gezileiho itxura duten leihatilak ez ziren defentsarako, barrualdea aireztatzeko baizik. Batzuen ustez jauregi bat izan zen; beste batzuen iritziz karabansarai izateko moldatutako eraikina zen, hau da, bidaiariei atseden eskaintzeko egitura. Bigarren hipotesi honen aurka, gertutik ez dago ibilbide ezagunik, ezta ur-iturri egokirik.
Gotorlekuaren lehen fasea 661 eta 684 artean eraiki zen; bigarrena 710 urtearen inguruan. Goi aldeko eskaileretan idazkun bat dago non Al-Walid I.a omeiatarren seigarren kalifaren agindupean eraiki zela azaltzen den. Dena dela, ziur aski, aurretik, leku berean greziar edo bizantziar eraikin bat egon zen.[1]
Mendetan eraikina hondatu zen, bereziki lurraldean emandako lurrikaren ondorioz. 1901ean Alois Musil esploratzaileak berraurkitu zuen.[2] 1970. urtetik aurrera, Stephen Urice arkeologoaren agindupean berreraiki egin zen. Egun bisitariei irekita dago baina alde batzuk, goiko eskailerak eta teilatua, egoera kazkarrean izan.
↑ https://www.visitajordania.com/castillo-del-desierto/ ↑ https://arte.laguia2000.com/arquitectura/qasr-kharana
Gehitu iruzkin berria