Jodhpur (rajasthaniz जोधाणा; hindiz जोधपुर) Indiako Rajasthan estatuko bigarren hiri handiena da, Jaipur hiriburuaren atzetik. 1.006.652 biztanle ditu (2010) eta hiri urdina ezizena dauka, Mehrangarh gotorlekuaren azpian dauden etxeak horrela margoturik daudelako. Hasiera batean brahmanen kastako etxeak bakarrik margotzen ziren baina jende xehea ere kolore berdinez margotzen hasi zen, margo urdinak eltxoak uxatu eta etxea freskatzen zuela uste baitzuten.

Hiria Mehrangarh gotorleku ikusgarriaren azpian kokatzen da. Harresi sendo batek inguratzen ditu gotorlekua bera eta hiriaren alde zaharra, baina dagoeneko hiriak harresia gainditu eta kanpoaldean izugarri hedatu da.

Historia

Jodhpur 1459an Rao Jodha rajputak fundatu zuen eta bere izena ipini zion, Jodhen hiria esan nahi baitu. Rao Jodhak inguruko lurraldeak konkistatzen jarraitu zuen Marwar estatua osatuz. Estatu honen hasierako hiriburua Mandore bazen ere (rajputaren jaiolekua) Jodhpurrek berehala lortu zuen hiriburutza, bere kokapen estrategikoari esker, Delhi eta Gujaraten arteko bidean baitzegoen. Merkatari-bide honi esker aberastu egin zen opio, kobre, zeta, datil eta kafearen salerosketaz.

Marwar estatuak berehala onartu zuen mogolen menpekotasuna, nahiz eta nolabaiteko autonomia mantendu. Hauen arkitektura eta artearen zantzuak nabariak dira oraindik hirian. Hala ere 1679an Aurangzeb enperadore mogolak beretzako hartu zuen estatua. Borrokak izan ziren orduan eta 1707an enperadorea hil zenean mogolek berriro itzuli zioten autonomia Marwar estatuari. Mogolen indarrak behera egin ahala Jodhpurreko gortean istiluak sortzen hasi ziren eta hegoaldeko Marathek estatua berenganatzeko aukera ikusi zuten. Mende erdi gerran pasa ondoren Marwar estatuak Britainiar Inperioari laguntza eskatu eta Britainiar Raj bihurtu zen 1818an eta Jodhpurrek egonkortasun handia lortu zuen. Egoera honetan marwari merkatariak aberastu egin ziren, Indiako garrantzitsuenak izatera iritsi zirelarik.

Photographies by:
Tom Thai from new york, usa - CC BY 2.0
soylentgreen23 - CC BY 2.0
Statistics: Position
2785
Statistics: Rank
42882

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
814569273Click/tap this sequence: 3414

Google street view

Where can you sleep near Jodhpur ?

Booking.com
487.400 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 26 visits today.