जैसलमेर
( Jaisalmer )Jaisalmer (hindiz जैसलमेर) Rajasthan estatu indiarreko hiria da eta 78.000 biztanle inguru ditu. Urrezko hiria ezizena du, hareharri horiz eginda baitaude gaztelu eta etxeak. Hiri horia ere esan izan zaio arrazoi berdinagatik eta baita Mugako hiria ere, India eta Pakistanen arteko mugatik oso gertu baitago.
Gaztelu handi batean sarturik dago Jaisalmerko hiri zaharra. Baina hiria asko zabaldu da eta gazteluaren eremutik atera behar izan du, 80 metro beherago dagoen lautada hartu duelarik.
Gehitu iruzkin berria