البحر الميت

( Itsaso Hila )

Itsaso Hila (hebreeraz ים המלח Yam Ha'Melaj, literalki Gatzezko Itsasoa, arabieraz البحر الميت Al Bahr al Mayyit, literalki Itsaso Hila edo Buhayrat) Ekialde Hurbileko aintzira endorreiko gazia da, Jordango Rift Haranean kokaturik dagoena. Ekialdean Jordania du, eta Israel eta Zisjordania (Palestina) mendebaldean. Jordan ibaia du betebide nagusia.

Itsasoaren maila baino 430 metro inguru beherago dago eta, duela gutxi arte, Lurreko punturik sakonena zela uste izan zen. 76 kilometro luze da eta, gehienez, 16 kilometro zabal. Azken urteetan ur-maila jaisten ari da etengabe, lakura heltzen den ur-kantitatea asko gutxitu delako. Horren ondorioz, haren azalera ere murriztu da franko: 1.050 kilometro koadro zituen 1930ean, 605 kilometro koadro besterik ez 2016an.

Erromatarren garaitik da ezaguna Itsaso Hilaren sendatzeko ahalmena. Kondairak dioenez, Marko Antoniok Kleopatrari oparitzeko konkistatu zituen lakua eta haren inguruak, e...Irakurri gehiago

Itsaso Hila (hebreeraz ים המלח Yam Ha'Melaj, literalki Gatzezko Itsasoa, arabieraz البحر الميت Al Bahr al Mayyit, literalki Itsaso Hila edo Buhayrat) Ekialde Hurbileko aintzira endorreiko gazia da, Jordango Rift Haranean kokaturik dagoena. Ekialdean Jordania du, eta Israel eta Zisjordania (Palestina) mendebaldean. Jordan ibaia du betebide nagusia.

Itsasoaren maila baino 430 metro inguru beherago dago eta, duela gutxi arte, Lurreko punturik sakonena zela uste izan zen. 76 kilometro luze da eta, gehienez, 16 kilometro zabal. Azken urteetan ur-maila jaisten ari da etengabe, lakura heltzen den ur-kantitatea asko gutxitu delako. Horren ondorioz, haren azalera ere murriztu da franko: 1.050 kilometro koadro zituen 1930ean, 605 kilometro koadro besterik ez 2016an.

Erromatarren garaitik da ezaguna Itsaso Hilaren sendatzeko ahalmena. Kondairak dioenez, Marko Antoniok Kleopatrari oparitzeko konkistatu zituen lakua eta haren inguruak, eta ordutik hona haren ospea handitu besterik ez da egin. Gaur egun hainbat bainuetxek, hotelek eta osasun-etxek inguratzen dute, eta hango gatzak dituzten kosmetikoak oso preziatuak dira mundu osoan.

Photographies by:
Pete - CC BY-SA 3.0
Grauesel - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
4345
Statistics: Rank
93932

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
593286714Click/tap this sequence: 7192
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Itsaso Hila ?

Booking.com
8.783.207 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 5.822 visits today.