Islandiar poni

Islandiar ponia, (islandieraz: Íslenski hesturinn), islandiar grafiaz,ˈistlɛnscɪ ˈhɛstʏrɪn,Islenzki hesturinn edo Icelzki toelter, beste hainbat izena izanik, Islandiako bertako zaldi arraza bat da. Islandiako jatorrizko eta bertako zaldi arraza bakarra izanik. Bere tamaina txikia dela eta, zein beste hainbat ezaugarriengatik, zaldi mota hau ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Gizakia Islandiako uhartera ra heldu baino lehen, bertan ez zegoen zaldirik. Bikingoek ekarri zituzten aurreneko abereak itsasontziz IX. eta X. mendeen bitartean. Norvegiatik zein herrialde germaniarretatik ekarri zituzten lehendabizikoak eta gero Britainar uhartetatik. Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako poni motakoak ziren azken hauek. Arraza guzti hauen arteko nahasketatik sortu zen islandiar ponia.

Islandiarrak oso harro egon dira beti haien zaldiez, beraien antzinako erlijioaren, kultura eta historiaren parte dira eta animali hauek askotan agertzen dira, esate baterako, Islandiar sagetan.

Uharteko eguraldi zakarrak eta larre eskasek moldatu dute arraza mendetan eta baita Islandiako isolamenduak. Bertako arraza bakarra izanik, islandiar poniak ez du jaso ia kanpoko eraginik bikingoek ekarritako aurreneko poni haietatik. Batzuek diote zaldi eskandinaviar guztiak Ecuus scandianavicus izeneko zaldi arraza batean daukatela jatorria. 1100. urtean, gainera, Islandiako agintariek zaldien inportazioa zorrozki debekatu zuten arraza garbia mantentzeko, eta gainera, antza, nahasketa gutxi edo bat ere ez zen eman XI. mendetik aurrera. Hau funtsezkoa zen, zeren eta Islandiako baldintza ekologikoek bertara ondo moldatutako zaldi arraza behartzen zuten. Hau dela eta Islandiar poniak gutxiago gurutzatu dira beste arrazekin eskandinaviar zein germaniar gainontzeko zaldi arrazak baino, eta aipatutako jatorrizko Ecuus scandianavicus horretatik gertuen dagoen egungo arraza litzateke.

Hala ere teoria baten arabera zantzuak badaude pentsatzeko islandiar poniaren arrazarengan Euskal Herriko zaldi pottokaren eragina ere dagoela, euskal arrantzaleek Ternuako bidean traturako ekarritako abereen bitartez. Egun ikerketa abiaturik dago guzti hau aztertzeko.

Esan bezala bertako eguraldi zakarrek, larre eskasak eta uharteko isolamenduak amaitu zuten arraza berezi hau moldatzen.

Tamainaz gora behera, esan behar da beste hainbat poni arrazekin gertatzen den antzera, hainbat adituek Islandiako ponia zaldi sailkapenean hartzen dutela . Baina iritzi hauen baitan, askotan, zera egoten da; zaldi tamainako arrazek poniek baino prestigio gehiago daukatela. Teoria hauen arabera hasieran islandiar ponien arbasoak zaldi tamainakoak ziren, baita bertako ingurumen latzak tamainaz murriztu zituen bertara egokitzeko. Edozein moduan esan behar da islandiar poniaren jatorrian poni arrazak daudela.

Irakurri gehiago

Egia da islandiarrek hitza daukatela haien hizkuntzan abere hauek deitzeko, smáhestur, hau da, "zaldi txikia". Esanguratsua da zeren eta euskaraz pottoka adiera berbera dauka eta polonieraz konik arrazarekin berdin gertatzen dela. Hizkuntz eslaboetan konik edo antzeko hitzek zaldi txikiaren esanahia dute.

Bizitza luzeko zaldi gogorrak dira.

Islandian aurreneko errepideak XIX. mende arte ez ziren eraiki. Hau dela eta, islandiar ponia funtsezkoa izan zen mendetan garraiorako.

Islandian hedadura handiko zaldia da. Horrez gain, munduan zehar ere nahiko zabaldutako arraza da. Nekazaritzako lanetan, zela-zalditzat, gurdi zalditzat edo haragitarako erabiltzen da.

Arrazaren garbitasuna mantentzeko, debekaturik dago uhartetik ateratako abereak edo bere ondorengoak Islandiara berriro ekartzea.

Islandiako jendea zaldi haragiaren jaleak izan dira betidanik, hau da, islandiarra herri hipofagiko edo zaldijalea da. Ohikoa da Reykjavíkeko jatetxetan zaldi haragia eskaintzea.

Destinations