Vịnh Hạ Long

( Ha Long badia )

Ha Long badia (vietnameraz: Vịnh Hạ Long), Tonkingo golkoaren sarrera. Hanoitik 170 km ekialdera, Vietnamgo iparraldean dago, Txinatik hurbil. Badiak 120 kilometroko perimetroa du, eta 1.500 km² inguruko azalera. Vietnamerazko izenak, Vịnh Hạ Long, ‘jaisten den herensugearen badia’ esan nahi du.

Badian kareharrizko 1.969 uhartetxo daude, bakoitza landaretza handiarekin. Uhartetxo batzuk hutsik daude, eta kobazulo handiak dituzte. Hang Đầu Gỗ (‘zurezko hesolen kobazuloa’) inguruko kobazulorik handiena da. Haren hiru areto handiek estalaktita eta estalagmita handiak dituzte. Badiako uharte handienetan, Tuần Châu eta Cát Bàn, jendea bizi da, eta instalazio turistikoak dituzte hondartzen inguruan. Uharte txikienek hondartza ikusgarri asko dituzte.

Uharte batzuetan arrantzaleen ur gaineko herriak daude. Arrantzale horiek sakonera txikiko urak baliatzen dituzte 200 espezie baino gehiagoko arrainak eta 450 espezie baino gehiagoko moluskuak...Irakurri gehiago

Ha Long badia (vietnameraz: Vịnh Hạ Long), Tonkingo golkoaren sarrera. Hanoitik 170 km ekialdera, Vietnamgo iparraldean dago, Txinatik hurbil. Badiak 120 kilometroko perimetroa du, eta 1.500 km² inguruko azalera. Vietnamerazko izenak, Vịnh Hạ Long, ‘jaisten den herensugearen badia’ esan nahi du.

Badian kareharrizko 1.969 uhartetxo daude, bakoitza landaretza handiarekin. Uhartetxo batzuk hutsik daude, eta kobazulo handiak dituzte. Hang Đầu Gỗ (‘zurezko hesolen kobazuloa’) inguruko kobazulorik handiena da. Haren hiru areto handiek estalaktita eta estalagmita handiak dituzte. Badiako uharte handienetan, Tuần Châu eta Cát Bàn, jendea bizi da, eta instalazio turistikoak dituzte hondartzen inguruan. Uharte txikienek hondartza ikusgarri asko dituzte.

Uharte batzuetan arrantzaleen ur gaineko herriak daude. Arrantzale horiek sakonera txikiko urak baliatzen dituzte 200 espezie baino gehiagoko arrainak eta 450 espezie baino gehiagoko moluskuak arrantzatzeko.

Uharte askoren izenak uharteek berek dituzten forma ezohikoek iradokitakoak dira, hala nola Voi uhartea (‘elefantea’), Ga Choi Islet (‘borroka-oilarra’) eta Mai Nha (‘sabaia’)

Badia gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk 1994an, eta Vietnamgo helmuga turistikorik ospetsuena da.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
771
Statistics: Rank
135407

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
183972645Click/tap this sequence: 1173

Google street view

Where can you sleep near Ha Long badia ?

Booking.com
489.962 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 11 visits today.