Grand Teton National Park

( Grand Tetongo Parke Nazionala )

Grand Tetongo Parke Nazionala (ingelesez: Grand Teton National Park) AEBetako Wyoming estatuan dagoen parke nazional bat da, Yellowstone Parke Nazionalaren hegoaldean. Bere inguruan dauden basoekin batera, Yellowstoneko ekosistema handiaren eremu babestu handia osatzen dute, ukitu gabe kontserbatzen den latitude epeletako munduko ekosistema handienetako bat.

1929ko otsailaren 26an parke nazional izendatu zuten. 1.255 km²-ko azalera hartzen du. Bere punturik garaiena Grand Teton mendia da, 4.197 metro garaia dena.

Grand Teton eskualdeko giza historia gutxienez 11.000 urtekoa da, paleoamerindiar ehiztari-biltzaile nomadak hilabete beroenetan eskualde honetara elikagai eta hornigaien bila emigratzen hasi zirenean. XIX. mendean, esploratzaile zuriek ekialdeko xoxonerekin egin zuten topo. 1810 eta 1840 artean, eskualdeak larruen merkataritzarako enpresak erakarri zituen, gaur egun legez kanpokoa den kastore-larruen irabazizko merkataritz...Irakurri gehiago

Grand Tetongo Parke Nazionala (ingelesez: Grand Teton National Park) AEBetako Wyoming estatuan dagoen parke nazional bat da, Yellowstone Parke Nazionalaren hegoaldean. Bere inguruan dauden basoekin batera, Yellowstoneko ekosistema handiaren eremu babestu handia osatzen dute, ukitu gabe kontserbatzen den latitude epeletako munduko ekosistema handienetako bat.

1929ko otsailaren 26an parke nazional izendatu zuten. 1.255 km²-ko azalera hartzen du. Bere punturik garaiena Grand Teton mendia da, 4.197 metro garaia dena.

Grand Teton eskualdeko giza historia gutxienez 11.000 urtekoa da, paleoamerindiar ehiztari-biltzaile nomadak hilabete beroenetan eskualde honetara elikagai eta hornigaien bila emigratzen hasi zirenean. XIX. mendean, esploratzaile zuriek ekialdeko xoxonerekin egin zuten topo. 1810 eta 1840 artean, eskualdeak larruen merkataritzarako enpresak erakarri zituen, gaur egun legez kanpokoa den kastore-larruen irabazizko merkataritza kontrolatzeko lehiatzen zirenak. AEBetako gobernuak eskualdera egindako espedizioak XIX. mendearen erdialdean hasi ziren, Yellowstoneko esplorazioaren adar bat bezala. Lehenengo kolono zuriak Jackson Hole haranean ezarri ziren 1880ko hamarkadan.

Photographies by:
Statistics: Position
686
Statistics: Rank
255250

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
286431579Click/tap this sequence: 6598
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Grand Tetongo Parke Nazionala ?

Booking.com
8.841.445 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.901 visits today.