Historia
1994ko Ruandako genozidioaren ondoren, milaka hutuk egin zuten ihes Kongora, errepresalien beldur. Goman ezarritako errefuxiatu zelaiak milioi bat lagun hartu zituen.[1] Jende pilaketak, janari eta sendagai faltak eta 1994ko uztailean hedatu zen kolera izurriteak milaka pertsonaren heriotza eragin zuten.[2] Kongoko Lehen Gerrak (1996–1997) eta Kongoko Bigarren Gerrak (1998-2003) gogor kolpatu zituzten Goma eta bertako errefuxiatu zelaiak.
2002ko urtarrilaren 17an, bete-betean harrapatu zuen hiria Nyiragongo sumendiaren erupzioak. 245 lagun inguru hil ziren, eta 500.000 pertsonek ihes egin zuten bertatik.[3]
↑ The long wait – the Rwandan refugees in Zaire. radionetherlandsarchives.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-29). ↑ Ruandar errefuxiatuen kanpamentuak hilerri erraldoi bihurtzen ari dira. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko uztailak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29). ↑ Gomatik ihes egin duten 500.000 lagunak sorostea da premiazko lana. Euskaldunon Egunkaria, 2002ko urtarrilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-29).Photographies by:
Д. А. Брюханов - CC BY-SA 4.0
MONUSCO Photos - CC BY-SA 2.0
Statistics: Position
2861
Statistics: Rank
105163
Gehitu iruzkin berria