Gizakiaren Seaska

Gizakiaren Seaska gune paleoantropologiko bat da, Hegoafrikako Johannesburgo hiritik 50 bat kilometro ipar-mendebalderantz, Gauteng probintzian. 1999. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun 47.000 hektarea ditu, eta kareharrizko kobazulo sare bat dauka. Gizateriaren ondareen zerrendan duen izen zehatza Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak da.

Sterkfontein kobazuloan 2.3 milioi urteko Australopithecus africanus fosil bat ("Ples andrea" bezala ezagutua) aurkitu zuten 1947an Robert Broomek eta John T. Robinsonek. 1924an egindako beste aurkikuntza bat berresten lagundu zuen: "Taung Haurra" izenaz ezagutzen den Australopithecus africanus gazte baten garezurra. Azken hau Raymond Dartek aurkitu zuen, Hegoafrikako ipar-mendebaldeko Taung probintzian, non indusketek oraindik jarraitzen duten.

Gunetik gertu, baina ez gunean, Rising Star kobazuloak Dinaledi ganbera (Izarren ganbera) du. Bertan desagertutako hominido espezie baten 1...Irakurri gehiago

Gizakiaren Seaska gune paleoantropologiko bat da, Hegoafrikako Johannesburgo hiritik 50 bat kilometro ipar-mendebalderantz, Gauteng probintzian. 1999. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun 47.000 hektarea ditu, eta kareharrizko kobazulo sare bat dauka. Gizateriaren ondareen zerrendan duen izen zehatza Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak da.

Sterkfontein kobazuloan 2.3 milioi urteko Australopithecus africanus fosil bat ("Ples andrea" bezala ezagutua) aurkitu zuten 1947an Robert Broomek eta John T. Robinsonek. 1924an egindako beste aurkikuntza bat berresten lagundu zuen: "Taung Haurra" izenaz ezagutzen den Australopithecus africanus gazte baten garezurra. Azken hau Raymond Dartek aurkitu zuen, Hegoafrikako ipar-mendebaldeko Taung probintzian, non indusketek oraindik jarraitzen duten.

Gunetik gertu, baina ez gunean, Rising Star kobazuloak Dinaledi ganbera (Izarren ganbera) du. Bertan desagertutako hominido espezie baten 15 eskeleto fosil aurkitu ziren, behin-behinean Homo naledi izendatua.

Sterkfontein kobazuloetan mundu osoan 2010 baino lehenago aurkitutako hasierako hominidoen fosil guztien herena topatu da. Dinaledi Ganberan 1500 Homo naledi fosil baino gehiago aurkitu dira, Afrikan hominido espezie bakarraren inoiz egin den aurkikuntza zabalena.

Photographies by:
John Walker - Public domain
Statistics: Position
550
Statistics: Rank
305171

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
248316975Click/tap this sequence: 8698
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Videos

Where can you sleep near Gizakiaren Seaska ?

Booking.com

What can you do near Gizakiaren Seaska ?

8.825.095 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.217 visits today.