Futuroscope

Futuroscope Poitiersen periferian dagoen atrakzio parke bat da, Chasseneuil-du-Poitou eta Jaunay-Clan herrietan. 2008an 1,61 milioi bisitari izan zituen.

Historia

Parkearen eraikuntza 1984an hasi zen, René Monoryk, proiektuaren sortzailea eta garai hartan Conseil général de la Vienneko presidentea zenak lehen harria jarri zuenean.

Parkea publikoarentzat 1987ko maiatzak 31n ireki zen. 2011an, Futuroscopek 40 milioi bisitariak gainditu zituen. Zinema kopurua handitu egin da, eta atrakzioak erregularki berritzen dira. Gaur egun, bertsio guztietan IMAX teknologiarekin hornitutako sei areto dituen toki bakarra da. Futuroscopek 600 langile ditu, horietatik 400 kontratu indefinitua dutenak direlarik.

Amaury taldeari saldua izan ondoren, Futuroscope parkea gaur egun Société D'Economie Mixte Localek (SEML) administratzen du, honen akziodun nagusiak Vienne departamendua (%60a) eta Poitou-Charentes eskualdea (%20a) direlarik. Falta den %20a kapital pribatuari dagokio. SEMLeko presidentea Dominique Hummel zen.

Parkearen ikurra Futuroscope Pabiloia izan zen hasieran, hiruki formako prisma baten gainean jarritako esfera bat, forma geometriko sinpleetan oinarritutako arkitektura modernoa irudikatzen duena. 2003tik, ikur berria Kinémax pabiloia da, parkearen logotipoan hainbat kolorerekin apaindua eta bost petalodun lore bezala estilizatua. Petaloek etorkizuna, irudia, sentipena, emozioa eta ezagutza irudikatzen dute.

Photographies by:
Statistics: Position
3153
Statistics: Rank
102100

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
962714385Click/tap this sequence: 5784
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Futuroscope ?

Booking.com
9.003.828 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.167 visits today.