富士山

( Fuji mendia )

Fuji mendia (japonieraz: 富士山, Fujisan) Japoniako mendirik altuena da, 3.776 metroko geruza-sumendia Honshū uhartean dago. Mendia erdialdeko Japonian dago, Shizuoka eta Yamanashi prefeturen artean, Tokiotik mendebalderantz. Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren barnean dago eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2013an.

Nahiz eta sumendi aktiboa izan, azkenengo erupzioa 1707an jazo zen, Edo Aroan.

Historia

Fuji sumendia hiru plaka tektonikoren elkargunean dago eta zientzilariek erupzioak lau fase desberdinetan gertatu zirela ondorioztatu dute. Hirugarren fasean "Fuji zaharra" eratu zen, duela 100.000 urte inguru eta azkenengoan "Fuji berria", duela 10.000 urte.

Lehenengo igoera monje anonimo batek 633an egin bazuen ere batez ere 1600tik aurrera bihurtu zen famatua Edo (gaur egungo Tokio) Japoniako hiri boteretsua bihurtu zenetik aurrera, Tōkaidō errepidean zihoazen ibiltariek une oro ikusten baitzuten. Horrela beraz Japoniako artean sarritan jorraturiko gaia izaten hasi zen. Lanik ezagunena Katsushika Hokusai pintorearen "Fuji mendiari buruzko 36 bistak" da.

Fuji sakratutzat dute antzinetik, hori zela eta, emakumeek ezin zuten tontorreraino igo, ezta atzerritarrek ere. Meiji berrezarkuntzak aurreko shogunen erregimena aldatu eta honetaz baliatuz Fuji mendia igo zuen lehenengo atzerritarra Rutherford Alcock (1868) izan zen, zortzi oredu behar izan zituen igotzeko eta hiru jeisteko, eta lehenengo emakume atzerritarra Fanny Parkes (1869). Felice Beato argazkilariak ere 1869an igo zuen. Frederick Starrek XX mende hasieran hainbat alditan igo zuen eta bere Chautauqua publikazioei esker mendia Estatu Batuetan ere ezagun egin zen.

1936an Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala izendatu zuen gobernuak gertu dauden hiru eremuak babesteko.

1966an Boeing 707 hegazkin batek turbulentzia gogorren erruz hegoa hautsi eta Fujitik gertu istripua izan zuen eta 11 pertsona hil ziren.

2013an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen "artista eta erromesen inspirazio iturri" zela argudiatuz. Fuji mendiaren inguruan dauden 25 toki hartzen ditu izendapen honek, mendia beraz gain santutegiak, tenpluak, inguruko aintzirak eta Miho no Matsubara pinudia besteak beste.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
244
Statistics: Rank
276216

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
495372681Click/tap this sequence: 1191

Google street view

Where can you sleep near Fuji mendia ?

Booking.com
487.376 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 2 visits today.