Frankfurt am Main

Frankfurt edo Frankfurt am Main (ˈfʁaŋkfʊʁt ʔam ˈmaɪn ahoskatua; hesseneraz: Frangford am Maa) Hessen estatuko hiri nagusia da (Wiesbaden hiriburua den arren) eta Alemaniako bosgarren handiena. Izenak Main ibaiaren ondoan dagoela adierazten du. 2010ean 679.664 biztanle zituen, baina bere metropoliak 5.894.000 biztanle ditu.

Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 desegin bazen ere, Frankfurtek antzinako monumentuak gorde ditu XV. mendeko hirigune inguruan: Römerberg, XV. mendeko San Bartolome katedrala eta Udaletxea, zenbait eliza gotiko (San Leonardo, XV-XVI. mendeak; Santa Katarina, XIV-XVII. mendeak), 1426ko ate-dorrea; Goetheren jaiotetxea.

Lur, ibai eta aire bidezko komunikabidegune nagusia izan da Frankfurt antzinatik, eta metropoli handia finantzetan (Banku nagusiak, Alemaniako lehen Burtsa), merkataritzan (azoka ospe...Irakurri gehiago

Frankfurt edo Frankfurt am Main (ˈfʁaŋkfʊʁt ʔam ˈmaɪn ahoskatua; hesseneraz: Frangford am Maa) Hessen estatuko hiri nagusia da (Wiesbaden hiriburua den arren) eta Alemaniako bosgarren handiena. Izenak Main ibaiaren ondoan dagoela adierazten du. 2010ean 679.664 biztanle zituen, baina bere metropoliak 5.894.000 biztanle ditu.

Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 desegin bazen ere, Frankfurtek antzinako monumentuak gorde ditu XV. mendeko hirigune inguruan: Römerberg, XV. mendeko San Bartolome katedrala eta Udaletxea, zenbait eliza gotiko (San Leonardo, XV-XVI. mendeak; Santa Katarina, XIV-XVII. mendeak), 1426ko ate-dorrea; Goetheren jaiotetxea.

Lur, ibai eta aire bidezko komunikabidegune nagusia izan da Frankfurt antzinatik, eta metropoli handia finantzetan (Banku nagusiak, Alemaniako lehen Burtsa), merkataritzan (azoka ospetsuak). Industriak merkataritzak adinako garrantzia du, kimika industriak batez ere (Hoechst, AEG), makinagintzak, automobilgintzak (Opel), etxeko tresnak, larrugintza eta elikagai arloa. Nazioarteko liburu erakusketa, Städel museoa.

Historia

Hiria VIII. mendean eraiki zen, I. mendeko gotorleku erromatar baten gainean. 794. urtean, Karlomagno garaian, "Franconofurd" izena aipatzen zuten, hiriari lotuta. Karlos Handiak Frankoniako hiriburu eta enperadorearen egoitza izateko hautatu zuen. Ezaguna zen Erdi Aroan bertan egiten ziren azokengatik; merkataritzan eta finantzetan oso leku garrantzitsua izan zen. 1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian, Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.

Hiri libre inperiala zen, enperadore germaniarrak han koroatzen ziren harik eta 1806. urtean Napoleonek Dukerri Handi bateko hiriburu egin zuen arte. 1815. urtean hiri libre bihurtu zen berriro, Konfederazio germaniarreko hiriburu. 1866. urtean Prusiak bereganatu zuen. 1871. urtean Frankfurten izenpetu zen Frantzia-Alemania arteko gerraren amaierako ituna.

 
Frankfurt 1944ean bonbakatua
 
San Pabloren eliza
 
Westendstraße 1 etxe orratza

1914 Frankfurteko Unibertsitatea sortu zuten, gero Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatea izango zena. 1920. urtean Frantziako gudarosteak berme gisa hartu zuen hiria Versaillesko hitzarmena beteko zela bermatzeko. Bigarren Mundu Gerran hiriaren % 60 suntsitu zen, baina 1945. urtetik aurrera berriro eraiki zen. 1949an Frankfurter Allgemeine Zeitung (FAZ) egunkari ezaguna sortu zuten. Alemania osoan hedatuta dago.

Urte hartan ere Frankfurteko Liburu Azokak lehen edizioa egin zuten Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren.

Photographies by:
Statistics: Position
4112
Statistics: Rank
26546

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
158697423Click/tap this sequence: 2746

Google street view

Where can you sleep near Frankfurt am Main ?

Booking.com
489.983 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 32 visits today.