Familia Santuaren tenplua, ezagunagoa katalanezko Sagrada Família izenez, (izen osoa Temple Expiatori de la Sagrada Família) Bartzelonako monumentu ezagunenetarikoa eta hiriko ikur nagusia da, modernisme kataluniarraren adibide ederra izanik. Eixampleko barrutian kokatuta dago, izen bereko Sagrada Família auzoan.

Historia

1881ko abenduaren 31n Josep Maria Bocabellak eliza bat eta eskola batzuk eraikitzeko lur eremu batzuk erosi zituen. Proiektu hori aurrera eramateko Francesc de Paula del Villar arkitektoa kontratatu zuen. 1882an elizaren lehen harria jarri zen. Izan ere, Villarren zuzendaritza ez zen oso urruti joan: laster arazoak sortu ziren eta hurrengo urtean proiektua utzi zuen.

 
Barrualdearen argazkia.

Hasiera batean,eliza neogotikoa egitea bazen, 1883.urtean Antoni Gaudi arkitektoak proiektuaren ardura hartu zuenean, hasierako asmoa erabat aldatu egin zen. Une horretatik aurrera, 1926 arte, hau da, bere heriotzaren egun arte, hori izango zen bere bizitzaren proiektua. Urte horietan artistak milaka zirriborro eta bozeto marraztu zituen. Eta gaur egungo eraikina harrigarria bada esan behar dugu Gaudiren asmoa askoz anbiziosoago izan zela. Adibide moduan, arkitektoaren asmoan tenplu erdian dagoen kupula 170 metrotara altxatu behar zen; egun, ordea, eraikita dauden dorreek 107 metro bakarrik dituzte. Beraz, Gaudiren asmoa ez da erabat bete. Bitarte luze horretan hasierako estilo gotikoa haren nahietara erabat moldatu zuen, proiektu pertsonala eta originala osatuz. 1926an tranbia batek Gaudi harrapatu zuen eta istripuaren ondorioz hil egin zen. Une hartan dorre bakar bat altxatzen zen. Artistaren desagerpenak eraikinaren prozesuan eragin zuzena izan zuen. Urte askotan lanak geldirik egon ziren. Ondoren arkitekto talde bat Gaudik utzitako zirriborroak interpretatuz, lanekin aurrera jarraituz saiatu ziren. Aldi berean eztabaida sutsua planteatu zen: batzuk lanekin jarraitzea beharrezkotzat jotzen bazuten, beste askorentzat, hain lan pertsonala izanik, eraikina zegoen bezala utzi behar zen. 1953-1976 aldian maisuak egindakoa oinarritzat hartuta eta erritmo desberdinak, lanek aurrera jarraitu zuten. 1985tik lanak Jordi Bonet i Armengol arkitektoaren zuzendaritzapean dago. Prozesuan hoztasuna nabarmentzen zen eta modu batez artista baten berotasuna emateko 1987an Pasioaren Fatxadako ornamentazioaren ardura Josep Maria Subirachs eskultoreari enkargatu zitzaion. 2010an erdiko nabea estali egin zen eta urte berean, azaroan, Benedikto XVI.ak tenplua donetsi eta basilika izendatu zuen, eraikinaren lanak hasi eta 128 urtera. Gaur egun obrak nahiz eta aurreratuta izan, asko falta da basilika bukatuta egoteko. Esaterako, tenpluak hemezortzi dorre izan beharko ditu.

Gaur egun artista handiaren izena daraman fundazioak eraikina bukatzeko ardura hartu du.

"Kataluniako zazpi mirariak" direlakoen artean dago, eta 2005ean UNESCOk izendatu zuen Gizateriaren Ondare.

Photographies by:
SBA73 from Sabadell, Catalunya - CC BY-SA 2.0
Cmr97 - CC BY-SA 3.0 es
Cmr97 - CC BY-SA 3.0 es
Bewahrerderwerte - CC BY-SA 4.0
Danny Fay - CC BY 3.0
Canaan - CC BY-SA 4.0
Mikipons - CC BY-SA 3.0 es
Canaan - CC BY-SA 4.0
Katonams - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
3
Statistics: Rank
9656276

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
456917238Click/tap this sequence: 1473

Google street view

Videos

Where can you sleep near Familia Santuaren tenplua ?

Booking.com
489.284 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 111 visits today.