Falun och Kopparbergslagen

( Falungo Kobrezko Mendi Handia )

Falungo Kobrezko Mendi Handia (suedieraz: Falun och Kopparbergslagen), Suediako Falun hirian dagoen meategi ezaguna da, mila urtetan zehar jardunean aritu dena, X mendetik 1992 arte. 2001ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

Agiririk aurkitu ez den arren jarduera X mende inguruan hasi zela uste da, hori erakutsi dute ikerketa arkeologiko eta geologikoek.

XIII mendean Lübecketik etorritako merkatariek meagintza modernizatu egin zuten, ordukoa da lehen agiri idatzia, 1288koa. XIV menderako herrialdearentzako garrantzitsua bihurtu zen eta 1347an Magnus IV.a Suediakoak baimen berezia eman zion meagitza jarduerak babesteko.

XVII mendean ekoizpenaren gorenera iritsi zen, 1650ean 3000 kobre tona atera ziren. Garai hartan Suedia Mundu mailako kobre ekoizle handiena zen Japoniarekin batera, baina Europara ia ez zetorre Japoniako kobrerik. Ordutik aurrera ordea gainbehera etorri zen. Hain zulatua zegoen mendia 1687ko udan meategiaren zati handi bat erori egin zela. 1720 urterako ekoizpena 1000 tonatara jeitsi zen. XVIII mendean kobreaz gain burdina ateratzen hasi ziren eta 1881ean urrea aurkitu zuten, urtero 5 tona ateratzeko lain.

Photographies by:
Statistics: Position
737
Statistics: Rank
139449

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
497286351Click/tap this sequence: 4344

Google street view

Where can you sleep near Falungo Kobrezko Mendi Handia ?

Booking.com
487.355 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 40 visits today.