Évora (ˈɛvuɾɐ ahoskatua) Portugalgo hiria da, herrialdearen hegoko erdialdean dagoena. Evorako Barrutiko eta Alentejo eskualdeko hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera 56.596 biztanle ditu. 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa. Honetaz gain Europako herri zaharrenen sarean sartuta dagoen Portugalgo herri bakarra da.

Historia Erromatarren aroa

Bi mila urtetik gora dituen hiri zaharra da. Lusitania hegoaldean zeuden zeltiar leinuen hiriburu zen. K.a. 57 urtean erromatarrek konkistatu egin zuten eta Julio Zesarrek Liberalitas Julia (Julioren oparotasuna) izena ezarri zion, dena den Plinio Zaharrak bisitatu zuen eta bere Naturalis Historia liburuan Ebora Cerealis deitu zion inguruan gari soro zabalak baitzituen. Hainbat bideren lotunea izanik Evora handitu egin zen eta Iberiar Penintsulako hiri nagusien artean kokatu zen. IV mendean Quintianus apezpikuaren egoitza zen.

Visigodoak eta mairuak

Visigodoek erasotu zuten 584 urtean eta Leovigildo erregearen menpe gelditu zen. Katedral-hiri bihurtu zen, baina garai honetan hasi zen hiriaren gainbehera.

715 urtean Tarik ibn Zijad mairuak konkistatu zuen eta Badajozko taifaren barnean gelditu zen. 1165 artean musulmanek agindu zuten bertan eta hiriak Yaburah ( يابرة) izena izan zuen. Hiria errekuperatzen hasi zen eskualdeko nekazaritza zentru bihurtu baitzuten eta gotorlekua eta meskita ere eraki baitzituzten. Gaur egun ere oso nabarmena da hiriaren egitura musulmana.

Erdi Aroa

1165 urtean Geraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) eraso sorpresa baten bidez hiria eskuratu eta Afonso Henriques errege kristauaren menpe gelditu zen. Erdi Aroan bertan izan zuten egoitza sarritan Portugalgo gorteak eta nobleek. Errege ezkontza ugari izan ziren bertan, bai eta Erresumarentzako garrantzitsuak ziren erabakiak hartu ere.

Aro modernoa

Kultura eta arte zentro garrantzitsua izan zen, XV mendean, Joanes III.aren garaian. Artista asko bizi izan ziren bertan, hala nola Nicolau Chanterene eskultorea, Cristóvão de Figueiredo eta Gregório Lopes margolariak, Manuel Cardoso eta Duarte Lobo musikariak, Duarte Galvão kronikaria eta Gil Vicente antzerkigilea. Aldi berean Portugalgo esklabu populazioaren gehiengoa Évoran zegoen XVI mendean.

1540 urtean apezpiku egoitza bihurtu zen berriz eta 1559an Jesusen Konpainiak Portugalgo bigarren unibertsitatea ireki zuen, bestea Coimbrakoa zen. Maisu flamenkoak ekarri ziren, Nicolaus Clenardus (Nicolaas Cleynaerts) eta Johannes Vasaeus (Jan Was) besteak beste. XVI mendean Jesuitak Portugaldik bidaliak izan arren unibertsitateak bertan jarraitu zuen 1759an Pombalgo markesak itxi zuen arte.

1808an soldadu portuges eta espainiarrek Évora defendatu nahi izan zuten frantziar tropen aurrean baina frantsesek garaitu eta hiria harpilatu zuten. 1834 urtean ere Gerra liberalen amaiera izan zen Évoran Mikel I.a errege absolutistaren gudarostea errenditu zenean.

1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa.

Photographies by:
Paolo Querci - CC BY-SA 3.0
Statistics: Position
953
Statistics: Rank
115197

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
685713429Click/tap this sequence: 1328

Google street view

Where can you sleep near Évora ?

Booking.com
489.815 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 66 visits today.