珠穆朗瑪峰基地營

( Everesteko kanpamentu nagusia )

Everesteko kanpamentu nagusia, Everest mendiaren alde banatan kokaturik dauden bi kanpamentu nagusi dira. Hego kanpamentu nagusia (South Base Camp) Nepalen 5.364 metroko (17,598 oin) (28°0′26″N 86°51′34″E) garaieran dago, eta Ipar kanpamentu nagusia Tibeten 5.150 metroko (16,900 oin) (28°8′28″N 86°51′6″E) garaieran. Everest mendiaren magalean dauden oinarrizko kanpalekuak dira, alpinistek gailurrerako igoeran eta jaitsieraren ondorengo atsedenaldian erabiliak. Hegoaldeko kanpamentua hego-ekialdeko igoera burutzeko erabili ohi da, eta iparraldeko kanpamentua berriz, ipar-ekialdeko igoera burutzeko.

Hegoaldeko kanpamentu nagusia xerpa e...Irakurri gehiago

Hegoaldeko kanpamentu nagusia xerpa eta zamaketariek hornitzen dute, karga abereez lagundurik (nagusiki yakak). Iparraldeko kanpamentu nagusiak ibilgailuentzako sarbidea du (udako hilabeteetan, behintzat), Alpinista edo eskalatzaileak kanpamentu hauetan girotu daitezen. Izan ere, garaiera gaitza ekiditeko asmoz, zenbait egun igarotzen dituzte hor. Oro har, kanpamendu eremu hauek jana, maindire eta argiak dituzten kanpadenda ilara luzez osatuak daude.

Photographies by:
Gunther Hagleitner - CC BY 2.0
Statistics: Position
2179
Statistics: Rank
137835

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
364158297Click/tap this sequence: 9784
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Everesteko kanpamentu nagusia ?

Booking.com

What can you do near Everesteko kanpamentu nagusia ?

8.855.585 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 1.358 visits today.