घारापुरी गुफाएँ

( Elefanta Leizeak )

Elefantearen Leizeak Indiako leize eta tenplu multzo bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua. Shiva jainkoari daude eskainiak, batez ere. Mumbaiko portuan daude, Mahārāshtra estatuan, hiritik 10 kilometrora, Elefanta Uhartean. Uhartea Jawaharlalal Nehru portutik bi kilometrora dago, eta bost leize hinduista eta K.a. II. mendeko hainbat estupa budista ditu, eta budisten bi leize, ur tangaz hornituta.

Elefanta Leizeetan haitzean egindako eskulturak daude, hinduismoaren eta budismoaren ideia eta ikonografien sinkretismoa erakusten dutenak. Materiala basalto solidoa da. Gutxi batzuk izan ezik, artelan gehiena kaltetuta dago, eta aurpegi gehienak ezabatuta daude. Tenpluaren orientazioa eta inguruan dauden beste tenplu batzuekiko duen kokapena mandala baten forman daude. Eskulturek hinduismoaren mitologia aipatzen dute, 6,1 metroko Trimurti Sadashivaren, Natarajaren eta Yogishvararen monolitoekin. Monolito hauek V. eta IX. mende artean eraiki ziren, eta Hinduen dinast...Irakurri gehiago

Elefantearen Leizeak Indiako leize eta tenplu multzo bat da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua. Shiva jainkoari daude eskainiak, batez ere. Mumbaiko portuan daude, Mahārāshtra estatuan, hiritik 10 kilometrora, Elefanta Uhartean. Uhartea Jawaharlalal Nehru portutik bi kilometrora dago, eta bost leize hinduista eta K.a. II. mendeko hainbat estupa budista ditu, eta budisten bi leize, ur tangaz hornituta.

Elefanta Leizeetan haitzean egindako eskulturak daude, hinduismoaren eta budismoaren ideia eta ikonografien sinkretismoa erakusten dutenak. Materiala basalto solidoa da. Gutxi batzuk izan ezik, artelan gehiena kaltetuta dago, eta aurpegi gehienak ezabatuta daude. Tenpluaren orientazioa eta inguruan dauden beste tenplu batzuekiko duen kokapena mandala baten forman daude. Eskulturek hinduismoaren mitologia aipatzen dute, 6,1 metroko Trimurti Sadashivaren, Natarajaren eta Yogishvararen monolitoekin. Monolito hauek V. eta IX. mende artean eraiki ziren, eta Hinduen dinastia batek baino gehiagok hartu zuen parte bere eraikuntzan. Ikerlari gehienek uste dute 550 urtean jada amaituta zegoela.

Portugaldar kolonoek Elefante izena eman zioten eta, hortik laster aldatu zen Elefanta izenera. Uhartean base bat ezarri zuten, eta euren soldaduek eskulturak eta kobazuloak kaltetu zituzten. Kobazulo nagusia hinduen gurtza gunea izan zen portugaldarrak iritsi zen arten, baina ondoren funtzio hori galdu zuen. 1909an Britainiar Rajeko agintariek kaltea murrizteko lehen neurriak hartu zituzten. 1970ko hamarkadan monumentuak berrosatu ziren. 1987an Gizateriaren ondare izendatu zuten.

Photographies by:
Statistics: Position
124
Statistics: Rank
396116

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
167345829Click/tap this sequence: 2142

Google street view

Where can you sleep near Elefanta Leizeak ?

Booking.com
487.420 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 46 visits today.