Context of Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatu zuen 1974. urtean eta bertan Ipar Zipreko Turkiar Errepublika sortu: lurralde hori Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere daude.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean, 1961. urtean Commonwealth-eko kide bihurtu zen eta...Irakurri gehiago

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatu zuen 1974. urtean eta bertan Ipar Zipreko Turkiar Errepublika sortu: lurralde hori Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere daude.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean, 1961. urtean Commonwealth-eko kide bihurtu zen eta 2004an Europar Batasunean sartu zen.

More about Zipre

Basic information
  • Currency Euro
  • Calling code +357
  • Internet domain .cy
  • Mains voltage 240V/50Hz
  • Democracy index 7.56
Population, Area & Driving side
  • Population 1344976
  • Area 9242
  • Driving side left

Where can you sleep near Zipre ?

Booking.com
8.713.868 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 6 visits today.