Context of Qatar

Qatar (arabieraz: قطر‎, Qatar), izen ofiziala Qatarko Estatua (arabieraz: دولة قطر‎, Dawlat Qatar), Ekialde Hurbileko emirerri eta estatu burujabea da, Qatarko penintsula osoa hartzen duena Arabiar penintsulako ipar-ekialdean eta Persiar golkoaren ertzean. Saudi Arabia mugakide bakarra du, hegoaldean, eta itsasarte batek Bahrain estatutik banatzen du. Luze-zabalean, 11.581 kilometro koadro ditu eta 2,6 milioi biztanle zituen 2017an. Hiriburua Doha da.

Monarkia absolutua da, Al Thani familiak gobernatua XIX. mende erdialdetik, eta harrezkero britainiar protektoratu pobre izatetik, perla arrantzan nabarmendua, estatu burujabe eta aberats izatera igaro da. Izan ere, petrolio eta gas naturalean aberatsa da, munduko hirugarren gas erreserba handienak baititu.

Bahrainen, Otomandar In...Irakurri gehiago

Bahrainen, Otomandar Inperioaren eta Erresuma Batuaren mende egon ondoan, estatu burujabe bihurtu zen 1971ko irailaren 3an. Hurbileko emirerri gehienak ez bezala, ez zen Arabiar Emirerri Batuen edo Saudi Arabiaren kide bihurtu. 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran, Qatarko ekonomia ezinduta zegoen, petrolio irabaziak xurgatzen baitzituen Khalifa bin Hamad Al Thani emirrak, 1972tik agintean zegoena. 1995ean, haren seme Hamad bin Khalifa Al Thanik kargutik kendu zuen estatu-kolpe odol-isurigabean. 2001ean, Qatarrek aspaldiko muga arazoak konpondu zituen Bahrain eta Saudi Arabiarekin.

More about Qatar

Basic information
  • Calling code +974
  • Internet domain .qa
  • Mains voltage 240V/50Hz
  • Democracy index 3.24
Population, Area & Driving side
  • Population 2639211
  • Area 11437
  • Driving side right

Where can you sleep near Qatar ?

Booking.com
489.190 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 16 visits today.