Context of Papua Ginea Berria

Papua Ginea Berria (ingelesez: Papua New Guinea; tok pisinez: Papua Niugini; hiri motuz: Papua Niu Gini), ofizialki Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea, Ozeaniako herrialdea da, Ginea Berria uhartearen ekialdea hartzen duena, eta baita Melanesiako hainbat irla ere. 462.840 kilometro koadroko eremua du, eta 2015ean 7.476.000 biztanle zituen. Hiriburua Port Moresby da.

Papua Ginea Berria kulturalki munduko herrialderik askotarikoenetakoa da, 840 hizkuntza mintzatzen baitira, 7 milioi biztanle baino ez dituen arren. Jende gehiena antolakuntza tradizionaleko taldeetan bizi da, eta % 13 besterik ez da hirietan bizi. Bertako geografia eta kultura munduko esploratu gabeenetakoak dira: herrialdearen barnealdean animalia eta landare ezezagun ugari daudela uste da, eta baita kontaktatu gabeko gizakiak ere.

Hiru potentzia atzerritarrek koloni...Irakurri gehiago

Hiru potentzia atzerritarrek kolonizatu zuten 1884tik aurrera: Alemaniar Inperioak, Erresuma Batuak eta Australiak. Australiar administraziopean 60 urtez egon ostean, 1975ean independentzia lortu zuen. Commonwealtheko kidea da, eta Elisabet II.a erregina estatu burua da. Garapen bideko herrialdea da, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, baina oso aberatsa balibide berriztaezinetan: kobrea, urrea eta petrolioan.

Where can you sleep near Papua Ginea Berria ?

Booking.com
487.391 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 17 visits today.