Context of Monako

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Herrialde subiranoa da, Mendebaldeko Europan kokatua, bere konstituzioaren arabera oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen dituen zuzenbidezko estatu batean eratua, eta bere gobernu-forma monarkia konstituzionala delarik. Bere lurraldea hamar barrutitan antolatuta dago.

Printzerria Mediterraneo itsasoaren eta Alpeetako mendi-adarren artean dago, Frantziako Rivieran. Frantziarekin lurreko muga du (5.469 metro) eta Frantzia-Italia mugatik gertu dago. 3.829 metroko kostaldea du, eta 1.700 eta 349 metro bitarteko zabalera. Herrialdeko punturik altuena Chemin des Révoires bidezidorra da, 164,4 m-ko garaierarekin.

Monako Europako sei mikro-estatuetako bat da; Nazio Batuen Erakundeko kideen ar...Irakurri gehiago

Monako (frantsesez: Monaco, okzitanieraz: Mónegue, monakoeraz: Munegu) Mendebaldeko Europako hiri-estatu bat da, Mediterraneoaren ertzean kokatua, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira. Herrialde subiranoa da, Mendebaldeko Europan kokatua, bere konstituzioaren arabera oinarrizko eskubide eta askatasunak errespetatzen dituen zuzenbidezko estatu batean eratua, eta bere gobernu-forma monarkia konstituzionala delarik. Bere lurraldea hamar barrutitan antolatuta dago.

Printzerria Mediterraneo itsasoaren eta Alpeetako mendi-adarren artean dago, Frantziako Rivieran. Frantziarekin lurreko muga du (5.469 metro) eta Frantzia-Italia mugatik gertu dago. 3.829 metroko kostaldea du, eta 1.700 eta 349 metro bitarteko zabalera. Herrialdeko punturik altuena Chemin des Révoires bidezidorra da, 164,4 m-ko garaierarekin.

Monako Europako sei mikro-estatuetako bat da; Nazio Batuen Erakundeko kideen artean estaturik txikiena da, eta bigarrena munduko estaturik txikiena, Vatikano Hiriaren atzetik. Populazio dentsitatearen arabera, munduko lehenengoa da. Monako printzerri italiarra zen, eta Italiari eta Espainiari lotuta egon zen mende batez (1524tik 1641era, espainiar goarnizioa kanporatu zutenean), 1860an Frantziak Nizako konderria inbaditu eta anexionatu zuen arte; ordura arte, hizkuntza ofiziala italiera zen. Monakoera ligur hizkuntzaren aldaera bat da.

Where can you sleep near Monako ?

Booking.com
489.361 visits in total, 9.196 Points of interest, 404 Destinations, 1 visits today.