Context of Malawi

Malawi, izen ofiziala Malawiko Errepublika, Afrikako hego-ekialdeko estatu burujabea da, lehenago Nyassalandia izena zuena. Iparraldean Tanzaniarekin du muga, Mozambikerekin ekialdean, hegoaldean eta hego-mendebaldean, eta Zambiarekin mendebaldean. 118.484 kilometro koadroko eremua hartzen du, Nyassa aintziraren mendebaldeko bazterrean, eta 18,1 milioi biztanle zituen 2016an. Lilongwe da hiriburua eta hiri nagusia.

Munduan gutxien garatutako herrialdeen artean dago; nekazaritza da ekonomiaren oinarria, eta biztanle gehienak landa-ingurunean bizi dira. Bizi-itxaropen txikia eta haurren heriotza tasa handia ditu; HIESaren prebalentzia oso altua da.

1 things to do in Malawi

Where can you sleep near Malawi ?

Booking.com
9.002.019 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 2.211 visits today.