Context of Letonia

Letonia (letonieraz: Latvija, livonieraz: Leţmō), ofizialki Letoniako Errepublika (letonieraz: Latvijas Republika, livonieraz: Leţmō Vabāmō), Iparraldeko Europako estatua da, Herrialde Baltikoetako bat. Iparraldean Estonia du; ekialdean Errusia eta Bielorrusia; mendebaldean eta ipar-mendebaldean Itsaso Baltikoa, eta hegoaldean Lituania. 64.589 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 1.950.116 biztanle zituen. Hiriburua Riga da.

Europako beste herrialde txiki batzuekin gertatu izan den bezala, Letoniako historia beste zenbait nazioren ondoz ondoko erasoek ezaugarritua izan da. Bere historian zehar Suediaren, Poloniaren, Alemaniaren eta Errusiaren mende egon da Letoniako lurraldea, besteak beste. Bi mundu gerren artean denbora tarte labur batez burujabe izan ondoren, Sobietar Batasunak anexionatu zuen 1940an. 1991n lortu zuen berriro ere buruj...Irakurri gehiago

Letonia (letonieraz: Latvija, livonieraz: Leţmō), ofizialki Letoniako Errepublika (letonieraz: Latvijas Republika, livonieraz: Leţmō Vabāmō), Iparraldeko Europako estatua da, Herrialde Baltikoetako bat. Iparraldean Estonia du; ekialdean Errusia eta Bielorrusia; mendebaldean eta ipar-mendebaldean Itsaso Baltikoa, eta hegoaldean Lituania. 64.589 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 1.950.116 biztanle zituen. Hiriburua Riga da.

Europako beste herrialde txiki batzuekin gertatu izan den bezala, Letoniako historia beste zenbait nazioren ondoz ondoko erasoek ezaugarritua izan da. Bere historian zehar Suediaren, Poloniaren, Alemaniaren eta Errusiaren mende egon da Letoniako lurraldea, besteak beste. Bi mundu gerren artean denbora tarte labur batez burujabe izan ondoren, Sobietar Batasunak anexionatu zuen 1940an. 1991n lortu zuen berriro ere burujabetasuna. Harrezkero mendebaldeko herrialdeekiko hurbiltasuna bilatu du, eta Europar Batasuneko kidea da 2004az gero. Gaur egun, Errepublika parlamentarioa da, Europako Kontseilu, Eurogune, NATO, ELGA eta Schengen eremuko kidea.

Phrasebook

Bi
Divas
Hiru
Trīs
Lau
Četri
Bost
Pieci
Sei
Seši
Zazpi
Septiņi
Zortzi
Astoņi
Bederatzi
Deviņi
Hamar
Desmit
Debekatuta
Aizliegts
Garagardoa
Alus
Barkatu
Atvainojiet

Where can you sleep near Letonia ?

Booking.com
522.107 visits in total, 9.230 Points of interest, 405 Destinations, 196 visits today.