دماوند

( Damavand )

Damavand (persieraz: دماوند), Irango mendirik garaiena da. Kaspiar itsasoaren hegoaldeko kostatik gertu dago, Teherandik 66 km ipar-ekialdera, Amol konderrian, Mazandaran probintzian, Irango iparraldean. Elburz mendietako mendirik garaiena da: 5.610 m. Ekialde Ertain osoko mendirik garaiena ere bada, eta Asiako sumendirik garaiena ere bai. Gaur egun ez du jarduera bolkaniko handirik, baina fumarola batzuk irekita daude, eta sufrea kanporatu izan du. Amol hiritik 50 kilometrora dago, eta izen bereko Damavand hiritik hurbil; Kaspiar itsasoko kostatik 80 km ingurura dago.

Mendira igotzeko hamasei ibilbide ezagun daude, batzuk eskalatu beharrekoak, oso zailak. Mendebaldeko ibilbidea famatua da, ilunabarretan ikuspegi ikusgarriak dituelako.

Mendi garrantzitsua da persiar mitologian eta folklorean. Persiako poesian eta literaturan, despotismoaren eta inbaditzaileen aurkako erresistentziaren sinboloa da.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
1216
Statistics: Rank
188885

Gehitu iruzkin berria

CAPTCHA
Security
138749652Click/tap this sequence: 4279
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Google street view

Where can you sleep near Damavand ?

Booking.com
9.003.133 visits in total, 407.503 Points of interest, 405 Destinations, 472 visits today.