Qom (persieraz: قم, Qom) Iran iparraldeko hiria da, Qom probintziaren hiriburua eta hiri nagusia. Rud-e-Quom ibaiaren bi bazterretan eta Dasht-e Kavir basamortuaren ondoan dago, Teherandik 179 kilometro hego-mendebaldera. 2011n Irango 7. hiririk handiena zen, 1.074.036 biztanlerekin. Xiismoaren hiri sakratua da, bertan baitago Ali ar-Rida imamaren arreba Fatima bint Musaren santutegia. Horrezaz gainera, errege eta santuen hilobi eta santutegi ugari dago, horietako asko balio handikoak.
X. mendean xiiten bilgunea izan zen; 816an Fatima bint Musa, Ali ar-Rida imamaren arreba, Qomen hil zen eta han ehortzi zuten. XVII. mendean Fatimaren hilobiaren gainean urrezko ganga zuen santutegi bat eraiki zuten, eta erromesak leku askotatik iristen ziren hirira.
1979an Islamaren milizia iraultzaileek irandar gudarostea menderatu zuten Qomen. Urte berean Khomeinik, iraultzaren buruzagiak, han kokatu zuen bere egoitza
Gehitu iruzkin berria