Chicago

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Chicago (argipena)»


Chicago Ameriketako Estatu Batuetako Illinois estatuko hiri handiena da, baita herrialde osoko hirugarrena, New York eta Los Angelesen ondoren, 2,8 milioi biztanle ditu eta.

Michigan Lakuaren hego-mendebaldean kokaturik, Chicagoko metropoli gunea Wisconsin, Indiana, eta Michigan estatuetara zabaltzen da. Chicagoland deritzon horrek 9.3 milioi biztanle dauzka, AEBetako hirugarrena.

1833an fundatu zen, muga hiri gisa. Gaur egun Erdi-Mendebaldeko ekonomia eta kultura-hiriburua da. AEBetan barnan, garraio, negozio eta arkitektura gunerik garrantzitsuenetakoa da. Hiriko etxe orratzak, sukaldaritza, politika ohiturak eta kirol taldeak dira haren ikur nabarmenenak.

Ekonomikoki, finantza gunea izateaz gain, merkataritza, industria, teknologia, telekomunikazioak eta garraioa dira sektore nagusiak. Dena den sektoreak nahiko orekatuta daude garai batean industr...Irakurri gehiago

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Chicago (argipena)»


Chicago Ameriketako Estatu Batuetako Illinois estatuko hiri handiena da, baita herrialde osoko hirugarrena, New York eta Los Angelesen ondoren, 2,8 milioi biztanle ditu eta.

Michigan Lakuaren hego-mendebaldean kokaturik, Chicagoko metropoli gunea Wisconsin, Indiana, eta Michigan estatuetara zabaltzen da. Chicagoland deritzon horrek 9.3 milioi biztanle dauzka, AEBetako hirugarrena.

1833an fundatu zen, muga hiri gisa. Gaur egun Erdi-Mendebaldeko ekonomia eta kultura-hiriburua da. AEBetan barnan, garraio, negozio eta arkitektura gunerik garrantzitsuenetakoa da. Hiriko etxe orratzak, sukaldaritza, politika ohiturak eta kirol taldeak dira haren ikur nabarmenenak.

Ekonomikoki, finantza gunea izateaz gain, merkataritza, industria, teknologia, telekomunikazioak eta garraioa dira sektore nagusiak. Dena den sektoreak nahiko orekatuta daude garai batean industriarekiko izan zuen mendekotasuna gaindituta.

Beltzek populazioaren zati handi bat osatzen dute, bi bostenak baitira. Heren bat zuriak dira, laurden bat hegoamerikarrak, eta hogeiren bat Asiakoak.

Historia

Ezagutzen den lehen erreferentzia 1679 ingurukoa da, Robert de LaSallek egina "Checagou" izenarekin[1]. XVIII. mendearen erdialdean jatorri amerikarreko tribu bat bizi zen bertan, Potawatomi izenekoa, aurretik egondako beste herri batzuen tokia hartu zutenak. Bertan ezarri zen lehen kolono ez-indigena Jean Baptiste Point du Sable izan zen, 1780etan, eta bera jotzen da Chicagoko fundatzaile gisa.

 
Chicago sutan, artista baten interpretazioa (Currier and Ives)

1833ko abuztuaren 12an Chicagoko hiria fundatu zen bertako 200 biztanlerekin. Zazpi urtean biztanleria 4.000 pertsona baino gehiago izatera iritsi zen. Trenaren garapenarekin eta Illinois-Michigan kanalaren eraikuntzarekin, 1849n, laku handiak eta Missisipi ibaiarekin lotuz, hainbat industria ezarri ziren Chicagon. 1860ean errepublikarren konbentzioa izan zen bertan, hartzen ari zen garrantziaren adierazle, eta Abraham Lincoln aukeratu zuten hautagai. Bere agintepean gertatu zen gerra zibila eta gerraosteko periodoan oso garapen handia izan zuen hiriak. 1871n Chicagoko sute handia gertatu zen 250 hildako eraginez eta 100.000 pertsona etxerik gabe utziz. Azkar hasiko zer berreraikuntza eta 1893n erakusketa unibertsala antolatu zen bertan.

Lehenago, Haymarketeko matxinada gertatu zen, maiatzaren lehenaren aurrekaria. 1886ko maiatzaren 4ean hiriko Haymarket plazan emandako bonba-eztanda baten ondorioz gertatutakoari deitzen zaio Haymarket afera edo Haymarketeko matxinada.

XX. mendearen hasieran industriak hedapen handia izan zuen Lehen Mundu Gerra dela-eta. Horrek biztanleria beltzaren hazkunde handia ekarri zuen eta horrekin batera kultura beltzaren pizkundea. Gatazkak eta istiluak egon ziren, 1919ko Chicagoko arraza istiluak izanik horien artean ezagunenak.

1919 eta 1931 artean alkoholaren kontsumoa debekatu zen AEBetan, lege lehorra delakoa ezarriz, eta horren ondorioz biolentzia garai bat gertatu zen hirian eta gangster ezagun batzuk ezarri ziren bertan, Al Capone izanik horien artean nabarmenena. horrekin lotuta San Valentin eguneko sarraskia gertatu zen hirian 1929an. 1933 eta 1934an zehar hiriko mendeurrena ospatzeko erakusketa unibertsala antolatu zen hirian 48 milioi bisitari ekarriz.

Bestalde, Chicago izan zen homosexualen eskubideen aldeko lehen elkartea izan zuen hiria AEBetan. 1924an sortu zen eta gaiaren inguruko lehen argitalpena egin zuten, baina izandako errepresioarengatik erakundea desagertu zen.

Depresio handiak eragin handia izan zuen eta 1933an industriaren inguruko lanpostuen erdia galdu zen. Beltzen eta hispanoen artean langabezia %40ra iritsi zen. 1940tik aurrera ekonomia suspertu zen eta hiria oso bizia zen. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ekoizpen industriala izugarri handitu zen.

Altzairuren industria eta beste industria astunak krisian sartu ziren 1970etan, 1960etan altzairuren arloan lan egiten zuten 250.000 langileak izugarri jaitsiz (2015ean 28.000 baino ez ziren).

(Ingelesez) Quaife, Milo Milton. (1933). Checagou; from Indian wigwam to modern city, 1673-1835. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
Photographies by:
Statistics: Position
1529
Statistics: Rank
80659

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
154276938Click/tap this sequence: 4974

Google street view

Where can you sleep near Chicago ?

Booking.com
487.369 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 2 visits today.