Çatalhöyük

( Çatal Höyük )

Çatal Höyük arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela eskultura horiek (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, Çatal Höyükeko aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita...Irakurri gehiago

Çatal Höyük arkeologia-aztarnategia da, Konyako lautadan (Turkian) dagoena. Bertan egin diren lanek argi erakutsi dute Çatal Höyük Neolitoko hiria izan zela, ustez lehenbizikoa. Arkeologiaren aldetik, hamar maila bereizten dira. Berez hiria zaharragoa bada ere, karbono-14rekin egin diren frogen arabera, badirudi K.a. 6500 urtetik K.a. 5600 urtera izan zuela Çatal Höyükek garrantzirik handiena. Hiriko harresiak dantzako eta ehizako irudiak ditu margotuta apaingarri gisa; aipatzekoa da han agertzen den zezen handia. Aurkitu diren ontziak eta zeramikak biribil antzekoak dira, alboetan heldulekuak dituztenak, kolore bakarrekoak eta apaingarririk gabeak. Emakumezkoen irudi txiki ugari agertu dira, harriz eta buztinez eginak gehienak, eta badirudi emankortasunaren gurtzarekin zerikusirik badutela eskultura horiek (ama-jainkosa). Ehun-hondakinak ere aurkitu dira. Dena dela, Çatal Höyükeko aztarna ezagunenak eta berezienak hiriko hormetan margotuta dauden zezen-buruak dira, eta baita lurrean sartuta aurkitu diren adar-ilarak ere.

Zeramikagintza eta obsidianazko tresnak egitea gorantza zihoazen industriak ziren; Anatoliako urrutiko guneekin harreman komertzialak izatea ahalbidetzen zien horrek, eta trukean, Mediterraneoko maskorrak eta Siriako silexa lortzen zituzten. Zura eta kobrea ere lantzen zituzten.

Photographies by:
Zones
Statistics: Position
703
Statistics: Rank
142940

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
726514893Click/tap this sequence: 4613

Google street view

Where can you sleep near Çatal Höyük ?

Booking.com
489.961 visits in total, 9.198 Points of interest, 404 Destinations, 10 visits today.