Carrick-a-redeko sokazko zubia
Carrick-a-redeko sokazko zubia, irlanderaz: Carraig a' Ráid eta ingelesez: Carrick-a-Rede Rope Bridge, Ipar Irlandako Ballintoy udalerritik hurbil dagoen sokazko zubi eseki bat da, Antrim konderrian.
20 metro luze eta itsas mailatik 25 metroko garaieran zintzilikatua dago. Lur lehorra eta izokin arrantzagune bat dagoen uhartetxo bat elkarlotzen ditu. Gaur egungo zubia 2008koa da, baina duela mende askotatik leku berean zubi bat bazegoelako zantzuak badaude.
Ipar Irlandako turismogune garrantzitsuenetako bat bilakatu da, 2007an jada 227.000 bisitari izan zituen. Sarrerak 8£ balio ditu, eta sarbidetik zubiraino oinez joateko bidezidor bat dago.
Photographies by:
Tony Webster from Portland, Oregon, United States - CC BY 2.0
Tlop2000 - CC0
Zones
Statistics: Position
4269
Statistics: Rank
77596
Gehitu iruzkin berria