Bled

Bled (ˈbleːt ahoskatua), (alemanez: Veldes), Esloveniako hiria da, Karniola Garaian dagoena. 2014ko erroldaren arabera 8.192 biztanle ditu. Esloveniako hiri turistikoenetakoa da.

Historia

Bledeko lurraldea Mesolito garaitik izan da populatua baina gaur egungo herriguneak k.o. 600 urtearen inguruko asentamendu eslaviarrean dauka jatorria. 788an Carantania printzerria frankoek konkistatu zuten eta bavariarren esku gelditu zen Bled.

Brixengo apezpikua

Lehenengo aipamena ordea Karniolako markako agiri batean agertzen da, 1004an Ueldes izenarekin. 1011ean gaztelua aipatzen da. Bi agirietan Henrike II.a enperadoreak lurraldea Brixengo printze-apezpikuari ematen dio eta bere menpe jarraitu zuen hurrengo 800 urtetan. Dena den, apezpikuak 300 kilometrotara zuen egoitza eta oso gutxitan bisitatu izan zuen Beld. Kontrol gutxi honen ondorioz XVI mendean protestantismoa nagusitu zen Bleden denbora luzez izan ez zen arren.

Aro modernoa

1808an Brixengo apezpikuaren menpe izatetik Austria-Hungariako Inperioaren parte izatera pasa zen, baina urte berean Napoleondar Gerretan Iliriar probintzietan sartu zuten. 1813an Austriak berreskuratu zuen eta 1838an berriz ere Brixengo apezpikuari eman zion. 1848an sistema feudala bertan behera utzi zen eta industrializazioa iritsi zen Bledera. Arnold Rikli (1823–1906) naturopata suitzarrak Bledeko klima epela osasunerako egokia zela aldarrikatu zuen eta bainuetxe turismoa bultzatu zuen nabarmen. Mundu guztiko aristokratak etorri ziren denboraldiak bertan igarotzera.

1918an Austria-Hungariako inperioa desegin zen eta Jugoslaviaren parte bihurtu zen. 1947an Josip Broz Titok bertan eraiki zuen bere egoitza.

Photographies by:
Statistics: Position
2438
Statistics: Rank
50519

Gehitu iruzkin berria

Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.

Security
847593216Click/tap this sequence: 6132

Google street view

Where can you sleep near Bled ?

Booking.com
487.390 visits in total, 9.187 Points of interest, 404 Destinations, 16 visits today.